Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a
2023ko harat hunatak - Urteberriko agiantzak - Zuhaitz landatzeaz
2023ko harat hunatak
Lau sortze et hiru heriotze izan ginituen jaz herrian.
Sortzeak- Haramboure Emilie (Etxebeheria), Darraillans LeiaFabienne, Alexandra eta beste 2 burasoek hedabideetan agertzea onartu ez dutenak.
Heriotzak- Yves Etcheverry 62 urte (Jonatea) Aña Bordalecou 90 urte (Agur) eta Jean-Michel Etchart 71 urte (Atherbea).
Urteberriko agiantzak
Urte berri hau denentzat zoriontsua izan dadin nahi ginuke, bereziki osagarri ona izanez eta beharrezkoak ditugunak ukanez, behartsuak ahantzi gabe.
Urte berri on Herria astekari hunen egile eta irakurleeri.
Zuhaitz landatzeaz
Joan den astean Baigorriko berrietan gai huntaz agertu artikulua plazerekin irakurtu dugu. Baigorri ibarreko 8 herrietako ihiztariek 3 hektarea oihan landatu dituztela, 300 bat landare orotara, haritz, gerezi, basa gaztain ondo, leizar, eta beste hemengo motetarik, 2014an jadanik 400 bat landatuak zituztelarik. Xehetasunentzat artikulu hori osoki irakurtzea balio du. Gisa hortako ekintza garrantzitsuak beste leku askotan ere egiten dira, denboran gure herrian bezala Herriko Etxeak bultzaturik, aspaldixko egia erran. Ikusiko urte berri hunek gai hortaz berriz gogoetatzea ekarriko duenez, ingurumenaz eta klima aldaketaz axolatuak diren guziak elkarturik.










