Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a
Espelleteniak 2 urte!
Larzabaleko Espelletenia ostatuak jadanik bi urte betetzen ditu eta jaz bezala asteburu kultural antolatzen du. Karia horretara urtarrilaren 26, 27 eta 28an programazio aberatsa proposatzen du.
Ostiralean: kontzertuak Pangea pop, Buzbuu, Rakatapunk.
Ibiakoitzean: "Ttartifleit" bazkaria eta ondotik kantaldia Aire Ahizpak eta Altzükütarrak taldeekin.
Igandean: "Ihesi" antzerkia Iduzkilore taldeak emanik.
Ongietorri Oztibarre xokora!











