Han eta Hemen | 2024ko Urtarrilaren 18a

Iparraldeko Orkestraren 2023-2024 sasoi berria

Iparraldeko%20Orkestraren%202023-2024%20sasoi%20berria

Iparraldeko Orkestrak 2023-2024ko sasoiko egitarau berria urte hondarrean aurkeztu du.

Rêvolution (ametsaren eta bilakaeraren uzkurdura) izeneko programazio berriaren bitartez, elkargoak demokratizazio politikarekin jarraitzen du, musika klasikoa lurralde osoan eta publiko guzientzat sustatzeko. Bordeleko Musika eta Dantza Goi Mailako hezkuntza zentroarekin eta Donostiako Musikene goi mailako eskolarekin lan egiten du, ikasle profesional horieri Iparraldeko Orkestrako musikariekin batera jotzeko aukera eskainiz. Iparraldeko Orkestraren eginkizuna beti berritzailea den kalitatezko ibilbide artistiko baten bidez musika zabaltzea du helburua. Urtero egitarau aberatsa publiko zabalari proposatua da. Maurice Ravel kontserbatorioarekin lan egiten du, Euskal Elkargoarekin batera eta Departamendu Kontseiluak diruz laguntzen du.

Euskal Herriko lurraldean musika klasikoa zabaltzea Euskal Elkargoarentzat oinarrizkoa da, bere kultur proiektuan sartzen delako. Iparraldeko Orkestrak zubiak eta loturak sortu nahi ditu, horretarako urtean zehar gomitatua den herrietan ibiliko da.

Baionako agertokiaz gain, Angelu, Donibane Lohizune, Maule, Donibane Garazi, Luhuso, Ziburu, Hazparne, Urketa, eta baita ezohiko lekuetan ere ibiliko da, hala nola Larzabaleko elizan, bai eta beste hainbat herritan. Mixel Etxekopar poeta zuberotarrak osatu "Peio eta otsoa" obra ikusgai izanen da.

Bestalde arte hezkuntzaren ikuspegi anbiziotsu baten aldeko parioa egina duela, Iparraldeko Orkestrak zahar etxeetan, eskoletan eta baita mediateketan, musika klasikoaren inguruko ezagutza zabaltzeko bere bitartekaritza lana luzatuko du.

Denboraldi berri hunen abiatzean, Benoît Fromanger musika gidari berria izendatua izan da. Nazioartean ezaguna den zuzendariak, orkestraren agintea irailean hartuko du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/01/18

2024an: bigarren etxebizitza bakar bat gehiago ez

2024an:%20bigarren%20etxebizitza%20bakar%20bat%20gehiago%20ez

"Se loger au Pays - Herrian bizi plataforma" 30 bat elkarte, sindikatu eta alderdi politiko biltzen dituen kolektiboa da. 2021ean sortu zen, 8.000ko bat pertsona Baionan bildu zituen etxebizitzen arazoa plaza publikoan jartzeko eta alokatze agentzien jukutriak salatzeko. 2023ko apirilean berriz ere deialdia eginik, 3.000 pertsona suprefetura aitzinean bildu ziren.

Plataformaren azken mobilizazio deialdia abenduaren 31n egina izan da, Baionan elkartu zen Ipar Euskal Herrian bigarren egoitzak erosteko asmoa duten erosleeri zuzendu mezuarekin.

Urtats bezperan egin elkarretaratzean kolektiboak adierazi zuen: "Urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erosteko gogoarekin den pertsona oro, jatorriz eta bizitokiz edonungoa izanik, gomitatuak dira ez gauzatzera, jadanik bigarren etxebizitza bezala gaur egun baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erosiz". Aurtengo urterako plataformak abisu argia zabaldua du, etxebizitzen merkatua tentsio...

Irakurri segida

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016