Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a
Badon opera - Herriko Etxearen agiantzak
Badon opera
23. Korrika Kulturalaren kari urtarrilaren 21ean (17:00), Michel Portal antzokian Badon opera entzungai izanen da. Badon proiektua Korrikarentzat muntatu ikusgarri sortzailea, kolektiboa eta diziplina anitzekoa da, Euskal Herriko antzokien itzulia egiten ari da. Opera garaikidea, ikerketa eta sorkuntza prozesu baten emaitza da. Argia, bideoa, musika, baita mugimenduak, literatura eta bertsuak osatzen dute. Txartelak aitzinetik erosten ahal dira Helloasso bidez, 06-13-16-87-07 deituz edo egunean bertan.
Xehetasunak korrika.eus.
Herriko Etxearen agiantzak
Herriko Etxeak urte berriko agiantzak, Biarritzeko, Bokaleko eta Angeluko auzapezen, Euskal Elkargoko Roland Hirigoyen eta Daniel Olçomendy presidenteordeen eta estatuko ordezkarien presentziarekin eginak izan dira. Ekitaldiaren hasieran iragan urteko gertakariak bideo bidez azalduak izan dira. Orain urtarrilaren 20tik 29ra herriko kontseilua auzoetan ibiliko da agiantzen eskaintzen.











