Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a
Bixintxo bestak
Urtarrilaren 19tik 28ra, berriz ere hemen ditugu Bixintxo bestak. Menuan, apairuak, mus txapelketa, odolki eta fandango lehiaketak eta karrika ibilaldi alaituak!
Urtarrilaren 20 eta 27an, frontoiko aterpea besta batzordearen rock, pop eta elektro egitarauarekin
durundatuko da.
Besten idekitze ekitaldirako, herriak musikaz lagundu ibilaldi batera gomitatzen ditu jendeak,
karriketan, ziburutarrek sortu Aña txotxongilo erraldoiarekin! Herriko Etxearen balkoi pean bururatuko da ibilbide alaia, Marinelak eta eskolen danborradarekin, Ziburuko Estudiantinarekin eta Begiraleak taldearekin!











