Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a

Antzerki inprobisazio lehiaketa

Antzerki%20inprobisazio%20lehiaketa

Urtarrilaren 27an, larunbatarekin (20:30), bi antzerki taldeen arteko inprobisazio lehiaketa izanen da, La Perle gelan. Baionako "La Malice" taldea eta Bordeleko "La Tipi" taldea izanen dira aurkariak. Artetan, bertsulariak inprobisazioaren parte izanen dira. Tokiak 5 eta 15 euro artean kostatzen du, harpidetza hartuz, hiru antzerki 35 eurotan. Erreserbatzeko, www.saintpierredirube.fr sarean inskriba daiteke, bertzela 05-59-44-15-27 telefonora deitu edo maila bidali: communication@saintpierredirube.fr. Tokia erosteko aldiz, astelehenetik ortziralera (08:30-12:30/13:30-17:00) Herriko Etxean eros daiteke ala antzerki egunean ordu bat lehenago. Euskoz ere paga daiteke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3721. zbk

Gure Hitza | 2024/01/18

Ihauteriaz...

Janbattitt Dirassar

Ihaute hitzari aise lotzen zaio ihauteria bistan da bainan ere inaute, inauteak eta holako zonbait. Noiz hasten den ihauteria ez da naski hain aise finkatzen ahal xuxen xuxena. Eguberri irian naski, hala diote segurik hor gaindi, lehengo Erromanoek keinka hortan egiten baitzituzten gaitzeko bestak, bazkari, afari, ikusgarri eta beste, deus ikustekorik ez haatik Jesusen sortzearekin. Biziki luzaz eta anitz gisetara ospatu da ihauteria. Ezinbestean, 40ko gerla denboran utzi zen usaia, alemanak gure artean dena larderia ibilki ziren urte heietan. Gerla bururatu-eta ondokoan berriz agertu ziren zonbait maskatu, hola deitzen gintuen alabainan, mozorrotu hitza ez baiginuen erabiltzen ez eta ezagutzen ere.

Gazte multxo bat, arrunt alegera. Denak laster ezagutu gintuen, urkoitarrak zirela, kusiak ba Zelaiko kasko heietan. Emeki emeki ihauteria arrapiztu zen beraz. Gero eta gehiago zonbait urte bakar barne. Ihauteria kotsukor izanki,...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016