Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a
Frantsesenia lizeoko ate idekitzeak
Frantsesenia lizeoak ate idekiak urtarrilaren 19an (16:30-19:00) eta 20an (9:00-13:00) antolatzen ditu. 1953an sortu zenetik barnealdeko lurraldeari egokitu formazioak eskaintzen ditu. Sail desberdinak proposatzen ditu, izan laborantzan, zerbitzu sozialean, administrazioan eta BAFA zaintzan.
2011n estreinatua izan zen ikastetxe berrian, 45 ikaslerentzat barnetegia egina izan zen.











