Herriz Herri - Bastida (NB) | 2024ko Urtarrilaren 18a
"Inesa de Gaxen" pastorala
Aturri hegoaldean, gaskoi eta euskal kulturen bidegurutzean den lurraldean, hainbat balio baditu bere
izenean bertan. Euskaraz xarnegu, gaskoiz sharnègo/sharnèga, nahasketa eta aniztasuna.
Bastida, Ahurti, Bardoze, Bidaxune, Akamarre, Gixune, Samatze, Erango eta Burgue-Erreiti herrien
inguruan, bi hizkuntzak mintzatuak dira, leku-izenetan eta memorietan oraino bizi dira.
Badu orain aspaldi auzo-herrietan pastoral-errejenta den Pantxika Urrutyk holako proiektu baten muntatzeko xedea bazuela. Lehen aldikoz bi hizkuntzetan eginen den pastorala lurralde horietako herrien federatzeko xedea du.
Pastoralaren sujeta den Inesa de Gaxenen historiak, emazteek jasan dituzten diskriminazioak azalduko dira, sorginkeriaz akusatzeagatik bizi zituzten jazarpen latzak. Errepetizioak hasiak dira, lau emanaldi aurreikusiak dira, ekainaren 15 eta 16an Bastidan eta buruilaren 21 eta 22an Bardozen.











