Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Urtarrilaren 18a
"Recto y Solo" dantza emanaldia - Mus txapelketa
"Recto y Solo" dantza emanaldia
Urtarrilaren 20an larunbatarekin, Tanka gelan "Recto y Solo" dantza emanaldia plazaratuko da. Ikusgarri hori Hego Akitaniako eszena nazionalak proposatzen dauku. Aitzin estreinaldian aurkeztua izanen den ikuskizun hura, hiru aste berantago, Chailloteko Antzoki Nazionalean (Paris) izanen da, mundu mailako sorkuntzaren testuinguruan. Pedro Barragánek, Andrés Marí flamenko interpretatzaile birtuosoa laguntzen du bere gitarrarekin. XX. mendeko Vicente Escudero kritikari eta interpretatzailearen idatziak berriz lantzen dituzte dantzaren bitartez. Ikusgarria hasi (20:00) eta ordu batez irauten du. Prezioa 10€ eta 26€ artekoa da. Tokia erreserbatzeko, xuxenean tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunetik egin daiteke. Bertzela, xuxenean harat joan daiteke astelehenetik larunbatera (13:30-18:00) salbu asteazkenetan (10:00-18:00). Emanaldi egunean ere ordu bat lehenago posible izanen da. Informazio gehigarriak izateko, deitu 05-40-39-60-87 edo mezu bat bidali mailaz billeterie.culture@saintjeandeluz.fr.
Frantziako mus txapelketa
Frantziako mus txapelketako fase finalerako kalifikatze partidak jokatuko dira "KappaGorry" ostatuan, urtarrila erditsu-aldean. Oraindanik inskriba daiteke, tokian bertan Paul-Gelos 9 kalea, edo telefonoz 05-59-26-04-93 edo 06-85-12-37-72











