Azalekoa | 2025eko Azaroaren 13a

Euskara esku artean

A.E.

On! Bilgunearen aitzinean, instituzioetako eta jendarte-eragileetako kideak elkarturik
On!%20Bilgunearen%20aitzinean_%20instituzioetako%20eta%20jendarte-eragileetako%20kideak%20elkarturik

Hilabete bat eta erdi inguru pasa da On! Piztu elkarteak on.eus webgunea plazaratu duenetik. Euskararekin zuzenean lotura duten pertsonen beharretara egokitu laguntzak eta baliabideak proposatzea du xedetzat. Gehiago ikasteko, Arantza Egiguren eta Maitane Arrayet elkarteko langileekin bildu gira.

Behar baten asetzeko

Webgunea irailaren 16an plazaratu bada, bazuen momentu bat gogoetak eramaten ari zirela, guti gorabehera Covid garaitik. Izan ere, momentu hortan pantailekin momentu anitz pasa zen, eta bertan euskarazko eskaintza guti zela oharturik, gabezia horren aitzinean egoera aztertzea erabaki zen. Jadaneko sortua zen eduki hortatik abiatuz, honekin zer egin eta zein forma eman daitekeen gogoetatzen hasi zen. Ikerketa bat egin zen horren inguruan, Txilardegi saria irabazi zuena. Gero, emeki-emeki euskalgintzako elkarte edo instituzio desberdinak biltzen hasi ziren.

Batzorde editoriala sortu zen, elkarte eta instituzio publikoek elgarrekin zer falta den eta beharrak zein diren gogoetatzeko. Izan ere, Baionan 120m²-ko On! Bilgunea kokatzen da, nun euskarari dedikatuak diren 8 elkarte desberdin atzematen diren: Euskal Hedabideak, Euskal Konfederazioa, Bada, UEU, Biga Bai, Taupa, Plazara eta Elkar. Egoitza hori partekatzen duten elkarte batzuek parte hartu dute on.eus proiektuan, bertze erakunde publiko eta elkarteekin (orotara 51).

Euskararen Erakunde Publikoko eta FEDER europar diru funtsa laguntzekin webguneari forma ekonomikoa eman zitzaion. EEP eta On! Pizturen arteko ko-partaidetza bilakatu da.

Denek, denentzat, denekin

David Rodriguez webmasterrak die webgunea egin, jadaneko existitzen zen edukia bilduz eta bateratuz. Webgunea bi hizkuntzetan da, baina frantsesezko bertsioan nahitara %20a euskaraz utzia izan da.

Plataforma numeriko hori lau publikotan banatua da: haur euskaldunen burasoak, euskara ikasten ari direnak, euskaraz bizi nahi dutenak eta erdaldunak baina euskararekin interesa dutenak. Atal bakoitza irizpide batzuetan oinarriturik sortua izan da, publiko bakoitzaren beharrei erantzuteko.

Webgunean, artikuluak, aholkuak, bideoak eta tresna praktikoak aurki daitezke. Artikuluei dagokienez, On Piztu! elkarteko langileek bi hizkuntzetan idazten dituzte, baina ez dira itzulpen hutsak, bertsio bakoitza bere irakurleari egokitzen baitzaio. Aholkuei dagokienez, eguneroko gertakari batzuen inguruan laguntzak edo pistak ekartzen entseatzen dira, adibidez nola lagundu daitekeen haur bat etxeko lanekin guhaurk euskara ez dakigunean.

Webgunea kontsumitzen duenak bere galderari erantzunik atzematen ez badu plataforman, taldearekin harremanetan sar daiteke. On.eus denena da, bakoitzak egin dezake bere ekarpena, besteak beste ideia edo proposamenak eginez.

Ondoko urratsak

Urtarriletik goiti, aurkitegi bat martxan emanen dute. Ipar Euskal Herriko mapa bat agertuko da, nun euskarari eta kulturari loturiko egiturak, elkarteak, aktibitateak,… errexki atzematen ahalko diren. Egunerokoan behar diren kontaktu desberdinak sartzen entseatuko dira.

Horrez gain, podcastak eta musikak integratzeko lan egiten ari dira, haur eta helduei zuzenduak.

Jendearengana joateko eta ezagutuak izateko desmartxak egiten dituzte baita ere, besteak beste, erakusmahaiak atxikiz ekitaldi inportanteetan edota eskuorriak eginez.

Sare sozialak ere dituzte, eta horiek garatzea dute helburutzat.


https://on.eus estekaren bidez sar daiteke webgunera. “Onpiztu” kontua segi daiteke Instagram eta Facebooken. Harremanentzat: euskara@on.eus.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016