Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Egur lotak - Urriko egoera zibila - Santa Katalina - Pilota esku-huska trinketean - Errugbia

Egur lotak

Suko egur lotak behar dituenak abisa dezala Herriko Etxea, deituz 05-59-54-20-28ra, abenduaren 15a aitzin. Lotak saratarrentzat dira.

Urriko egoera zibila

Sortzea: Hiriart Noah 2025/10/05. Heriotzea: Barreneche Dominique 75 urte 2025/10/11.

Santa Katalina

Ari da hurbiltzen, usaian bezala. Aurten ere izanen dira meza (10:30) Santa Katalinako kaperan, mutxikoak eguerditan ostatuaren aitzinean eta ondotik tripotx bazkaria Baratxarte jatetxean. Hazilaren 23an igandearekin, menua: tripotxak bixi bixiak, garbantzua zerri zangoekin egina etatxipolata errea, Baratxarteko ahatxekia saltsan eta etxeko koka, prezioa 35€, arnoa eta kafea barne, erreserbatzeko deitu 05-59-54-20-48ra.

Pilota esku-huska trinketean

Lehen mailan: Iribarren Unai-Lecuona Aritz irabazle 40-26 urruñarren kontra. 2. mailan: Etxeberri Pacheco Manex-Zozaya Eñaut galtzaile 19-40 Mauleren kontra. 4. mailan: Fagoaga Eneko-Errandoea Xan galtzaile 10-40 Mauleren kontra. Gazteak: Zabaleta Huerta Auritz-Larrañaga Ekhi galtzaile 10-40 Atzarriren kontra. Gaztetxoak: Jauregui Peio-Lopes Kepa irabazle 40-25 urruñarren kontra. Kimuak: Lafitte Julen-Berasategui Andde galtzaile 31-40 Zaharrer Segiren kontra. Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi irabazle 40-39 Noizbait-en kontra. Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen galtzaile 21-40 Kapito Harriren kontra.

Errugbia

Mourenx-en Sarak irabazi du 27-06 Mourenx-eren kontra. Heldu den igandean, Sara Asasp Arros-en kontra ariko da Saran (15:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016