Herriz Herri - Azkaine (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Dokumentala - “Euskaraz Barra Barra”

Dokumentala%20-%20Euskaraz%20Barra%20Barra

Dokumentala

Azaroaren 20an (19:00), “Bi arnas” dokumentala ikusten ahalko da Herriko Etxeko kontseilu gelan. Ondotik, solasaldia izanen da Olatz Dañobeitia eta Lorea Mentaberrirekin, Goizeder Tabernaren gidaritzapean. EmE8kolektibo feministak antolaturik, urririk izanen da, euskaraz eta frantsesezko azpitituluekin.


“Euskaraz Barra Barra”

Azkaingo Herriko Etxeak, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, abiatu du “Euskaraz Barra Barra” izeneko egitasmoa, herriko saltegi, ostatu, jatetxe eta bestelako zerbitzu-lekuetan euskarari tokia emateko asmoz. Helburua da herritarrei jakinaraztea nun den posible euskaraz aritzea, horretarako parte hartzen duten establezimenduek seinale bat jarriko dute ikusgai: “Hemen euskaraz mintza gaitezke!” Ekimena urririk da, eta parte hartu nahi duen saltegi orok bete behar du baldintza xume bat: gutienez langile batek euskara ulertzea, eta bezeroari euskaraz harrera egiteko prest dela adieraztea. Azkainen parte hartzen duten 17 gune badira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016