Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Azaroaren 13a

“Ibaitik itsasora, Palestina libre”

“Palestina libre” egunaren aurkezpena
Palestina%20libre%20egunaren%20aurkezpena

Azaroaren 15ean, Makean, Palestinaren alde mintzaldiak, merkatua, arte obra erakusketa-salmenta eta kontzertuak egun osoan iraganen dira.

Eguna mintzaldi batekin hasiko da (10:30), gaia delarik: “Palestinar herriaren erresistentzien oihartzunak. Israelen proiektu kolonial eta genozidioari aurre egiteko borrokak”. Hizlariak: Salah Hamouri abokatu franko-palestinarra, Sarah Katz Bakerako Judu Frantses Batasuneko (UJFP) kidea eta Mays Qaisi palestinar errefuxiatua.

Bazkaldu aitzin, Ibantuta eta Bashar Zeinen musikariek kontzertua eskainiko dute. Bazkariarentzat ez da aitzin izenik emaiten ahal (13€).

Arratsaldean, lau hitzaldi izanen dira. Bi hitzaldi batean iraganen dira (15:30-17:00): “Laborari palestinarrak, Israelen jomugan”, Palestinako laborarien erresistentzia aipagai izanen da. Memento berean “Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Palestinarentzat elkartasunaren kontrako errepresioari aurre egin” hitzaldia.

Ondotik (17:30-19:00), beste bi hitzaldi tematiko, “Sionisten kolonialismoak baditu milaka aurpegi” eta “Boikota: lekuko konplizeak jomugan, Israel kolpatzeko. Euskal Herriko zenbait kanpaina eta garaipen”.

Aurten, haurrentzat egitarau berezia prestatua izan da. “Utopiaren antzerkia” izendatu antzerki tailerrean haurrek parte hartzen ahalko dute, ondotik irakurketa eta liburu-keta proposatua izanen zaie eta arratsaldean joko eta tailer artistikoak.

Eguna kontzertu batekin bururatuko da, Mikel Urdangarin, Skalpel rap-laria, Andoaineko Gailu eta On taldeak entzungai izanen dira.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016