Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Biziraupeneko ikastaldia - Urririkakotasunaren eguna - Antzerkia

“Adriene Bergson-Johnson” antzerkia
Adriene%20Bergson-Johnson%20antzerkia

Biziraupeneko ikastaldia

Eskolako oporraldien denboran, 11 eta 15 urte arteko abenturazale gazteek biziraupeneko ikastaldia bukatu dute egun osoko murgilaldiarekin oihanean. Egitaraua: etxolak eraikitzea, almadiak eraikitzea, arrantza eta bizirauteko teknikak. Gazte Guneak eta IEZIk antolaturiko ateraldi horiek gazteak izadira sentsibilizatzeko, haien beregaintasuna indartzeko eta talde eta elkartasun izpiritua garatzeko bidea eskaini dute.

Urririkakotasunaren eguna

Azaroaren 15ean (10:00-12:00/14:00-18:00), larunbatez, Sardara gelan elkartasun eta partekatze izpirituan, Marinela - Zubiburu auzotegietako batzordeek haurrei eskaini urririkakotasunaren egun berezia antolatzen dute, joko, jostailu eta jostetaren inguruan. Puskak uzteko: azaroaren 14a, ostirala (18:00-20:00) edo lekuan berean larunbat goizean. Ekitaldia denei irekia zaie.

Denek jokoak eta jostailuak har edo eman ditzakete, berrerabilera eta elkartasun izpirituan.

Antzerkia

Azaroaren 21ean (19:00), Itzuli konpainiak "Adriene Bergson-Johnson" antzerkia emanen du Baltsan elkartean. Euskaraz izanen da, 12 urtetik gorakoei zuzendua, eta tokiak 10 euro kostako du, pintxoak barne. Huna sinopsia: “XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan aritua, bere kudeaketa teknika arrakastatsuak partekatzera dator, gure herria goi mailara itzularazteko. Coaching kolektibo ariketa honetan, Adrienen konferentziak, euskal kultura folkloretik atera eta ispilu berezi baten aurrean ezartzeko aukera ematen digu. Eta zu, XXI. mendeko euskaldun zaren hori, ausartzen ahal zara ispilu honen aurrean ezartzen?”.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016