Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Liburu eta disko azoka
Biziki untsa iragan da, jendea hurbildu da, hor ziren erakuts-mahaietan ziren liburu eta diskoen begiratzera eta erostera. Horrez gain antolatzaileek bazuten programazio aberatsa aurreikusia, horietan Janbattitt Dirassar gure berri emailea eta Amaiur Epher idazle gaztearen arteko solasaldia, arrakasta ukan duena, bakoitzak bere esperientzia kontatzen zuela. Mintzaldia bururatu eta, pausaldi ttipi baten ondotik ziburutar kazetari-idazleak sorpresa...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Larunbatean, azoka!
Hirugarren aldikotz, Ziburuk muntatzen du bere euskal liburu eta disko azoka! Larunbatean iraganen da herriko plazan, goizetik arrats, antolatzaile Baltsan elkartea eta Argia astekaria, laguntzaile Euskal Kultur Erakundea eta Herriko Etxea. 33 argitaletxe partzuer, diskoeri kartsuki emanak diren 9 etxe ere ba. Goizeko hamarretan, Zubiburu elgarrizketa, Janbattitt Dirassar eta Amaiur Epher buruz-buru. Ondotik, txotxongilo ikusgarria haurrentzat,...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 26a
"Bakea" ureratua
Urte guziz, Zokoako alde hortan gaitzeko harri mokor andana urperatzen dute badiaren hobeki gerizatzeagatik. Joan den egunean urperatu duten bat arras berezia izanki. Anne-Laure Boyer artistak apaindua, bakearen aldeko mezu hunkigarri batekin, hortakotz baitute "Bakea"' deitu. Leihorretik untsa ikus ditake itsasoa apal denean.
Arte-Bideak
Izen hortako erakustegian ideki da erakusketa...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a
170 bizitegi berri lau urte barne
Herriko Etxeak agertu ditu etxegintzaren sailean dituen xedeak. Garapen orekatu baten arrangurarekin, ikusiz nun nolako behar-orduak ditazkeen. Orotara 170 bizitegi berri egin litazke lau urte barne eta horietarik 120 sozial mailakoak. Egitarau handiena Iturrialde deitu etxegunea, hor berean 85 bizitegi, 51 sozial-mailakoak. Bazterraren garbitzen jadanik hasiak dira, eraikin xaharrak barreiaturik. Sail horren kontu sei bizitegi izanen...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Joanes Etxeberri gogoan
Baltsan elkartearen eskutik, hitzaldi gustagarria entzun da Herriko Etxean. Hizlaria Céline Mounole-Hiriart-Urruti erakasle eta ikerle ezagutua. Oroitarazia izan zauku nor izan zen Joanes Etxeberri ziburutar apeza, hamazazpigarren mendeko euskal idazle aipagarria. Baditake gaurko egunean herritar anitzek arrunt ahantzia duten edo beharbada ez behin ere jakina ere nolako lanak akuilatu zituen....
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Albert Kaempf omenduz
Luzaz eta luzaz Albert Kaempf zena biziki ezagutua izana da Ziburun eta ondo horietan. Erakasle bezala eta bereziki musikaren sailean, Estudiantina elkartea kudeatzen zuela 50 bat urtez, arta handiz eta ikaragarriko jeinu nasaiarekin. Bestalde, errugbilari arraroa, hoberen-hoberenen artekoa bere gazte denboran. Itsasun sortua. Aitaren aldetik Alsazia eskualdekoa, bere aitatxi Baiona aldera jina 1870eko gerlatik landa, ez baitzuen alemanen legepean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016