Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Garbi eta garbi
Hitzordu berezia larunbatean, urriak 8 (9:30), Ziburuko mendian, Oletako kaperatik aitzina goiti segituz. Parte hartu nahi dutenak bil ditela, oinetako on batzuekin, Trabeneko aparkalekuan. Mendi hori, nahiz izen hori atxikia duen, ez da gehiago Ziburuko egiten bainan horko lur gehienen jabeZiburuko herria da ekarria. Larunbatean gaitzeko garbiketa egitekoa da hor gaindi. Segur, jende frangok kasu egiten dute ez edozoin zikin edo(ta) ondarkin nunahi...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a
Lurraldeko konduzainek xeheki aztertu dituzte herriak dituen diru-sartze eta xahutzeak, Herriko Etxeak berak galdeturik. Emaitzak agertu dira eta aipatu herriko kontseilua bildu delarik, joan den egunean. Oro har, ez dira batere txarrak nahiz sail zonbaitetan, kasu eginez aritzea manatua den. Herriko bozak aitzin kargutan zirenak doi bat espantuka arizan dira, gisa hortan heien lana ere goretsi dela. Dena den, segida hartu dutenak kondu istorio ildo beretik doatzi beraz....
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a
Ziburun, kultura gogoan, sasoin berri bati plantatu dira Zokoko gotor-leku ezagutuaren itzalean egin den bilkura batean. Eneko Aldana-Douat auzapezak bere aldean zituela Emilie Dutoya eta Fanny Lascube kulturaz azkarki arduratzen diren hautetsiak. Sail berriaren konduko lehen ekitaldia heldu den larunbatean Zokoa auzoaldean. Hip-hop gisako dantzari talde bat, Anthony Egea kudeatzaile, Katalunia aldeko joko berezi zonbait eta...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Komentu xaharrean
Iraileko hirugarren asteburuak ekartzen ditu Ondarearen Egunak, anitz gisetara ospatzen ahal direnak. Hitzaldi, ibilaldi, erakusketa, denetarik izaiten da. Aurten, Ziburun, grazia berezia ukanendute, ospakizun larrienak komentu xaharrean iraganen baitira. Ikusiz nolako obrak akulatzen ari diren gune hortan, jendea hurbiltzen ahalko da beste orduz ez delarik sobera sartzen ahal, langileak ez trabatuak izaiteko gisan. Bestalde, ospakizunetan, partaide...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Mariñela eskolan
Aspaldian aipu zen aldaketa joan den astean gauzatu da, eskolak berriz idekitzearekin, 185 haur sartu dira Mariñela auzoaldekoan, lehen mailakoak hor batetaratuak alabainan. Obra asko akuilatuak izanik azken lau hilabete horietan. Kurutze Gorriko haurrak ere hor dira, Kurutze Gorrian ikastola da jarriko. Obrak gosta dira miliun bat euro baino gehiago: %38a herriaren kondu, %22a departamenduak segurtatuko du, gaineratikoa gobernuko hezkuntza...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Odol emaite
Uda betean ere odola eskasten da artategietan. Odol bilketak beharrezkoak izaiten dira beraz. Ziburun, batto izanen da agorrilaren 16an, asteartearekin (9:00-12:30), Errepira aldeko bilgunean. Tokia segurtatzen ahal da Internet sarearen bitartez.
Ravel gogoan
Hurbiltzen ari zauku Maurice Ravel zena omenduz muntatzen den festibala. Ziburu ere partzuer, eta nola ez musikagile famatu hori Ziburun sortu baitzen alabainan!...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016