Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gaitzeko sutea!
Gauak gau, alimaleko sute batek funditu du, zati on bat dena erre kiskali, Ziburuko etxe handi bat "Sainte-Thérèse" deitua. Hiribarnetik frango urrun, denetarik ere urrun, gauza den bezala erraiteko. Denik ere ez hain urrun Oleta alderateko bidetik bazterka joanez Erreka Zahar auzoaldera heltzeko. Etxe ederra, hala izana segurik, emazte aberats batentzat eraikia duela 64 urte. Hamar bat urte huntan nehor ez gehiago hor bizi, salbu, noiznahi, kasik...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Xaharren bazkaria
Usaia onak atxiki behar dira! Ziburun hortarik ari da Herriko Etxea eta Urtats irian xaharrak, 70 urtetara helduak diren guziak, gomitatzen ditu bazkariño batean parte hartzera. Bazkaria urtarrilaren 12an beraz, ortzegunarekin, parropiako gelan, Miarritzeko ostaler-ikastegian diren gaztetxoek prestatua eta zerbitzatua. Hitzordua han berean eguerditan. Izenak oraidanik emaiten ahal dira herriko sozial-zentroan, 05-59-47-92-87 deituz. Thierry...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Eguberri kasik hor berean, Olentzero ere ernatzen ari zauku! Ortziral goizean, Ziburuko eskoletan izanen da. Ikusiko du Ziburuko haurrak zoin xintxoak diren! Agian ez dute halere sobera akitaraziko ezen arratsaldeko 6tan berriz hor izan beharko du karrikaz-karrika itzuli handi eta alegera baten egiteko, Ziburu Euskaldun elkartea eta Kaxkarotenea ikastolak gomitaturik.
Bestalde, asteburu guzian, tailer asko eta elgarretaratze goxo zonbait, beti Eguberri gogoan. Igande goizean (10:00)...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Aurtengo azken hilabetea ere hasia zauku beraz. Eguberri eta Urtats hurbiltzen ari, izanen da mugimendu eskuin eta ezker! Ziburun, beste anitz tokitan bezala, Téléthon delakoa ederki ospatua izan da, jende frangok beren elkartasun goxoena agertuz. Elkarte asko partzuer beraz, hala nola Jakintza, Bordagaineko dorrean mintzatu dena lehengo bakalau arrantzaleetaz. Bestalde ibilaldi airos zonbait itsasoan "Alba" untziarekin.
Horiek hola, laster hastera doatzi Eguberriko ausagailuak....
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Ziburuko Kaskarotenea ikastolak Eguberriri buruz salgai ditu garagarno saskiak, 20 eurotan seikoak, 35etan hamabikoak. Hamabi garagarno egile, denak ondo hauetakoak, partzuer jarririk sail hori biziki polliki sustatzeagatik. Edateko hautak denbora berean obra balios bat laguntzeagatik! Kaskarotek maite dute garagarnoa eta beste frangok ere ba!
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Eguberri gogoan
Aitzineko bi urtetan bezala, herriko sozial-zerbitzuak muntatzen du elkartasun sail berezia Eguberriri buruz. Jendea deitzen du opari batzuen eskaintzera behartsu diren familieri. Izan jostagailu, liburu ala beste, denak gauza berriak izan behar, ez jadanik norbaitek eskutan ukanak. Delako zentro horrekin harremanetan jarri behar da, edo harat agertuz ala deituz 05-59-47-92-87, ikusteko zer opari eskainiko den eta zoin adinetako haurrarentzat. Untsalaz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016