Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Joan den ortzegunean, herriko kontseiluak bozkatu ditu aurtengo aurrekonduak. Zonbait aste lehenago aztertu norabide heien ildo beretik, ikusiz xeheki diru sartze eta ateratzeak. Ikusiz ere beraz nun zer obra eginen den, hirigintzan ala beste zernahitan.
Bilkura berean banatuak izan dira elkarteeri emanen diren diru laguntzak, orotara 140.000 euro, partekatuak 70 elkarteren artean.
Herriak ez ditu bere zergak emendatzen, bainan emendatze bat izanen da halere gobernuak herri-zerga...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Kolpeka!
Auzo batzuen arteko kalapita samur bat izan da Ziburun. Bi aita-seme kolpatuak. Bat esku batean, bestea bisaian. Semeak bere aitamen xakurra eremaki zuen soka bati estekatua. Motodun batek aurtiki du eta kolpatu xakurra. Hortarik hizkatu dira eta laster joka hasi! Ondo hartako beste bizpahiru lagun ere partzuer naski, ikerketak aitzina segitzen du zer nola eta norekin gertatu den hobeki finkatu beharrez.
Ez ahantzi...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Jakintza
Erro azkarrak dauzka eta hedadura zabala du bere bilgune nagusia Ziburun duen Jakintza elkarteak. Joan den astean egin du bere biltzar nagusia Bordagaineko dorrean. Bazen jende, denak berdin atxikiak gure ondareari. Jakintzak zernahi ikerketa balios eremaki du, urtean bospasei aldizkari agertuz, ibilaldi eta hitzaldi asko ere segurtatuz. Biltzar hortan azpimarratu da bere eremuak aitzina zabaldu nahi dituela, Euskal-Herritik kanpo ere berdin, ja artetan egin...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Ziburuko mediatekan obran ari dira karraskan, mediateka hori dena xaharberritu beharrez, egokiago izan dadin lan horiek bururatzearekin. Untsalaz apirilaren 11tik aitzina. Zolatik hasiak dira, uraren eta argiaren muntadurak kanbiatuz, beste guziak ere ondoko egunetan.
Mediatekaz arduratzen dena euskararen ikasten ari da eta obrek irauten duten denbora hori baliatzen du formakuntza hortan trebatzeko.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Herriko kontseilua joan den astean bildu da. Bi solasgai nagusi, jazko konduak eta aurtengo norabideak.
Iragan urte hortako konduak onartuak izan dira. Erakusten dute egiteko ziren lan gehien-gehienak untsa akuilatuak izan direla, %92a alabainan. Mariñela eskola handituz, bilgune berri bat muntatuz kirol-zelaian eta errebide askotan lan frango eginez, besteak beste. Oro har, gauzak hola aztertuz, arras kondu sanoak beraz. Aurten, ikerketak hiri barnean autoen mugimendua hobeki joan...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Bestak
Bixintxoak arras polliki iraganik, Besta-Komiteak, gogoetaldi sakon baten ondotik, agertu ditu bere ikusmoldeak. Oro har, zinez baikorrak. Besta ederrak izan direla, jendeari gustatu zaizkionak. Bi musikaldi bereziki biziki arrakastatsuak, beste hitzordu asko ere ba. Hala nola, ez baita harritzeko, 470 lagun bildurik gaitzeko giro goxoan, herritarren bazkaria. Bazkari hortan omendu da, ahal bezain kartsuki, Jojo Aramburu, luzaz eta luzaz besta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016