Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Seigarren aldikoz, Herriko Etxeak sustatzen du sail berezia, "Ziburu hartu liburu", jendeak sustatzeko, bereziki jende gazteak, irakurtzen artzerat, egitarau nasai batekin. Egitarau horren aurkezpena ortzirale huntan, herriko mediatekan (10:30). Gero, zernahi ausagailu beraz ekainaren 28tik uztailaren 18a arte. Erakusketa, ibilaldi eta beste.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Aitzina!
Badu berrogoi bat urte Zokoan kokatzen den Yacht-Club Basque elkarteak ikastaldiak segurtatzen dituela, herriko eskolekin, gisa hortako hitzarmena finkaturik, itsas-untzi beladunen kudeatzen trebatu nahi direnentzat. Berrikitan solasa hedatu da sail hori ez zuela gehiago atxikitzen ahalko. Galdea ukanik, ikastolarenganik besteak beste, euskaraz ere behar litazkeela egin eta bera ez gai izanez hortarako. Denen buru, harreman asko izanik batzu eta besteen...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Aitzina!
Badu berrogoi bat urte Zokoan kokatzen den Yacht-Club Basque elkarteak ikastaldiak segurtatzen dituela, herriko eskolekin, gisa hortako hitzarmena finkaturik, itsas-untzi beladunen kudeatzen trebatu nahi direnentzat. Berrikitan solasa hedatu da sail hori ez zuela gehiago atxikitzen ahalko. Galdea ukanik, ikastolarenganik besteak beste, euskaraz ere behar litazkeela egin eta bera ez gai izanez hortarako. Denen buru, harreman asko izanik batzu eta besteen...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Gatibu eta beste
Heldu den asteburuan, Ziburuk eskaintzen du airoski, duela bi urte abiatu ildo beretik Xaltain Best festibala. Musika asko gogoan, molde herrikoi batean eta gainerat urririk!
Lehen hitzordua ortzirale arratsean, Koxe Arbiza plazan, Zokoan beraz. Txalotzeko Zortzi, Ixabe, Deabru Beltzak eta Susko Atabalak!
Larunbat arratsean aldiz, herriko pilota plazan, Kraft eta Honky Tonky taldeak, bai eta Gatibu, Gernikatik etortzekoa...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Antxetaren gomita
Larunbat huntan, ekainak 3, izanen da mugimendu Ziburuko plazan! Goizetik arrats, euskal liburu eta disko azoka berezia, laugarrena gisa hortan muntatzen dutela Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak, Herriko Etxearen laguntza baliosarekin. Aitzineko aldietan bezala, antxeta erne batek du deneri gomita luzatzen, jendea bil dadien azkarki, ziburutar eta kanpoko, denetarik, denak errotik atxikiak eta euskal kulturari. Hasteko, 10:00ak irian,...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a
Estreinaldi
Aitzineko astetan aipatua dugu nola Ziburuko mediateka dena berritua izan den, apirilaren 18an berriz idekia zonbait hilabete zerratua egonik egitekoak ziren obra handi horiengatik. Joan den egunean iragan da estreinaldi ofiziala, jende frango han berean bildurik karia hortara. Orain mediateka horrek lehen baino handiago iduri du, ez delarik batere hala, beti eremu bera hartzen-eta. Ez da handiago beraz bainan aise argiago eta zinez hobeki moldatua. Arras...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016