Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Nor dira Kotondarrak? Ama familiako bat bere bi alabekin. Beren herrian ezin beren gustura biziz beste biderik nahi dute hartu, bainan egundainokotan kausitzen dute traba frango. Nun nola dabiltzan-eta, txotxongilo ikusgarri bat eskaintzen dute, preziatzen ahalko dena heldu den asteazkenean, otsailak 15 (15:00), Errepira aldeko bilgunean. Berak ez dira mintzo bainan kantuak badira euskaraz. Bost urtez goitiko haurrentzat ikusgai bat guziz asurtia.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Odola
Odola berriz ere eskas dute artategi horietan. Deia luzatua zaiote beraz odol xorta bat emaiten ahal duten guzieri. Aste huntan, bi egunez segidan, ortzegunean eta ortziralean, odola bilduko dute Ziburun, usaiako tokian, Errepira aldeko bilgunean (15:00-19:00). Tokia segurtatu behar Internetez, deituz dondesang.efs.sante.fr.
Baldintza bereziak
Encan delako eremuan, sei hektarea eta erdi Mariñela aldean, baldintza...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 26a
Bixintxoak jin dira beraz eta jin dira hotzaldiño batekin! Hasteko, mus lehiaketa eta itzuli airos bat. Biharamunean, larunbatean beraz, izotza merke bainan jende frango arras harro halere, bereziki lasterkariak, trail delakoan airoski parte hartu dutenak.
Aste huntan guzian, ausagailu asko eta asko. Ortziralean, gazteentzat, paella afaria. Igandean,herritaren bazkaria, lauehun bat lagunentzat prestatua.
Joan den igandean, Jondoni Bixintxo kartsuki ohoratu den...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Bazkaria
Joan den egunean, biziki giro goxoan iragan da 70 urtez goitiko ziburutarreri Herriko Etxeak eskaini bazkaria. Denak alegera zauden parropiako gela zabalean. Orotara, 60 bazkaltiar umore hoberenean, hori behar da azpimarratu. Bazkaria ederki prestatua eta zerbitzatua Miarritzeko ostaler-ikastegian diren gaztetxoek, beren hiru erakasle lekuko, ikasleak berak ere lorietan gisa hortako harremanak ukanik herritar xahar askorekin. Auzapezak oroitarazi du indar...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Bixintxoak, herriko bestak, hiriak duen patroin saindua ohoratuz, Jondoni Bixintxo, kasik hor berean ditugu, hemendik aste baten buruko hasten alabainan, hilabete hunen 20an, ortziralearekin. Lehen hitzordua mus lehiaketa, parropiako gelan iraganen dena. Egitarau nasaia pikoan ezarria eta, herritarren bazkaria besta horren bigarren igandean, urtarrilak 29. Besta-komitea tira-hala lanean ari da azken apailuak gogoan. Gora-behera askoren ondotik, berritua izana da, aspaldian barne den andana...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gaitzeko sutea!
Gauak gau, alimaleko sute batek funditu du, zati on bat dena erre kiskali, Ziburuko etxe handi bat "Sainte-Thérèse" deitua. Hiribarnetik frango urrun, denetarik ere urrun, gauza den bezala erraiteko. Denik ere ez hain urrun Oleta alderateko bidetik bazterka joanez Erreka Zahar auzoaldera heltzeko. Etxe ederra, hala izana segurik, emazte aberats batentzat eraikia duela 64 urte. Hamar bat urte huntan nehor ez gehiago hor bizi, salbu, noiznahi, kasik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016