Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Eguberri gogoan
Aitzineko bi urtetan bezala, herriko sozial-zerbitzuak muntatzen du elkartasun sail berezia Eguberriri buruz. Jendea deitzen du opari batzuen eskaintzera behartsu diren familieri. Izan jostagailu, liburu ala beste, denak gauza berriak izan behar, ez jadanik norbaitek eskutan ukanak. Delako zentro horrekin harremanetan jarri behar da, edo harat agertuz ala deituz 05-59-47-92-87, ikusteko zer opari eskainiko den eta zoin adinetako haurrarentzat. Untsalaz...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Argi gutiago
Eta bai, kantu bera edo bertsua entzuten da denetan, argindar gutiago behar ginukeela erre, gure onetan eta denen onetan. Ziburun ere herriak akuilatzen du gisa hortako saila eta bilkura batean argitasun parrasta bat emana izan da. Azaroaren 15etik aitzina beraz, eta hiru hilabetez bederen, ikusiz gauzak nola itzulikatzen diren, argia hilen da karrika askotan, gauerditik goiti eta goizeko 5ak eta erdiak artean. Lekuka, jende gehiago ibilki den toki...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Saltsa ederra
Zokoan eta Kostalde guzian ere biziki ezagutua da Capendeguy itsasgintza etxea. Zuzendari berri batek hartua duela hiru urte ez arras, geroztik obra asko ba eginak, bainan arras kenka larrian dena halere azken denbora hauetan. Oporretan egonik berriz lanari lotzekotan ziren bainan denen buru nehork ezin erran gauzak nola itzulikatuko diren. Alabainan, alde batetik, langile gehienak joanak dira. Bestetik, jabea departamendua da eta jakinarazia du...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Ipuin bat eta ipuin bi...
Ipuinaldi berezi bat hasia da Donibane Lohizunen eta inguruko herrietan. Orotara, hogoita-hamar bat hitzordu! Aurtengo gai nagusia, Quebec herrialdeko ipuinak. Kondalari zonbait handik etorriak espresuki! Ziburun, hitzordu berezia bat ortziralean, azaroak 4 (15:00),Errepira aldeko bilgunean,Arleen Thibault artistarekin. Gezurrak, ttipi eta handi, nola sartzen diren gure artean. Ilargitik ere jiten ahal ote diren. Ametsak nola egiten ditugun...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Itsas-Argia
Itsas-argi frango bada itsas-bazter horietan. Eta beharrik funtsean! Laguntza handia eta baliosa hor gaindi dabiltzanentzat eta bereziki segur itsas-untzientzat. Ziburun, hauxe da kasu berezia, Itsas-Argia da ere herriko elkarte baten izena. Xede nagusi, jendearen argitzea gisa hartako gogoetaldiak sustatuz. Ikusiz zoin diren herritarren arrangurak, zer duten gehienik igurikatzen, edozoin sailetan berdin. Michel Péry zinegotzia eta...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Herriko Etxearen ondoko plazan, aitzina segitzen du, urriaren 28a arte, Berregin hirigintza erakusketak.Gogoan komentu xaharreko obrak akuilatzen dituzten ofiziale jeinutsuak eta bereziki heietarik zortzi, Mathieu Mengaillou artistak eginak daizkioten argazki ederrekin.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016