Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Mariñela auzoaldeko bestak arras polliki iraganik, aroa alde eta jendea harro, horra pausaldiño bat bezala. Gertakari aipagarri bat halere zonbait egun barne: obra frango eginak izanik, dena berritua da Ziburuko mediateka. Jina beraz bilgune horren berriz idekitzeko tenorea. Idekitze hori eginen da heldu den astean, apirilak 18, asteartearekin beraz. Sekulan baino errextasun gehiago eskainiz batzu eta besteeri. Hor ibiltzen diren guzien atsegingarri, holako muntadura bat hola berritua...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Erakusketa ederra
Michel Hacala zokotar artista ezagutuaren margo erakusketa ideki da joan den asteburuan Arte-Bideak erakustegian. Maiatzaren 14a arte iraun beharra du. Arrantzale familia batean sortua, bera ere arrantzale izana, Michel Hacala ez da nornahi. Denek badakigu jeinu handiko margolaria dela. Biziki fina, itsasoa maitez ari dena beti kar berarekin. Segur gaude beraz erakusketa horrek ukanen duela arrakasta ederra.
Aldaketa...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Joan den ortzegunean, herriko kontseiluak bozkatu ditu aurtengo aurrekonduak. Zonbait aste lehenago aztertu norabide heien ildo beretik, ikusiz xeheki diru sartze eta ateratzeak. Ikusiz ere beraz nun zer obra eginen den, hirigintzan ala beste zernahitan.
Bilkura berean banatuak izan dira elkarteeri emanen diren diru laguntzak, orotara 140.000 euro, partekatuak 70 elkarteren artean.
Herriak ez ditu bere zergak emendatzen, bainan emendatze bat izanen da halere gobernuak herri-zerga...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Kolpeka!
Auzo batzuen arteko kalapita samur bat izan da Ziburun. Bi aita-seme kolpatuak. Bat esku batean, bestea bisaian. Semeak bere aitamen xakurra eremaki zuen soka bati estekatua. Motodun batek aurtiki du eta kolpatu xakurra. Hortarik hizkatu dira eta laster joka hasi! Ondo hartako beste bizpahiru lagun ere partzuer naski, ikerketak aitzina segitzen du zer nola eta norekin gertatu den hobeki finkatu beharrez.
Ez ahantzi...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Jakintza
Erro azkarrak dauzka eta hedadura zabala du bere bilgune nagusia Ziburun duen Jakintza elkarteak. Joan den astean egin du bere biltzar nagusia Bordagaineko dorrean. Bazen jende, denak berdin atxikiak gure ondareari. Jakintzak zernahi ikerketa balios eremaki du, urtean bospasei aldizkari agertuz, ibilaldi eta hitzaldi asko ere segurtatuz. Biltzar hortan azpimarratu da bere eremuak aitzina zabaldu nahi dituela, Euskal-Herritik kanpo ere berdin, ja artetan egin...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Ziburuko mediatekan obran ari dira karraskan, mediateka hori dena xaharberritu beharrez, egokiago izan dadin lan horiek bururatzearekin. Untsalaz apirilaren 11tik aitzina. Zolatik hasiak dira, uraren eta argiaren muntadurak kanbiatuz, beste guziak ere ondoko egunetan.
Mediatekaz arduratzen dena euskararen ikasten ari da eta obrek irauten duten denbora hori baliatzen du formakuntza hortan trebatzeko.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016