Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Itsas-lizeoaren ate idekiak
Hilaren 3an, larunbatarekin (9:00-13:00), itsas-lizeoaren ate idekiak izanen dira. Itsasoko lanbideak ezagutzeko parada ezin hobea. Duden argitzeko 05-59-47-34-01.
"Iduzki Ederra" kluba Bixintxoetan
"Iduzki Ederra" adinekoen elkarteak, Bixintxoko bestetara joateko parada ukan du, arratsaldeko askaria Herriko Etxean hartu aitzin. Bestalde Ziburuko Sozial Zentrok berrikitan mini-busa erosi du, horri esker...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Eneko Aldana-Douat herriko auzapezak Bixintxo besten idekitze ofiziala egin du. Aurten Aña txotxongilo erraldoia zen besten izarra! Andere hori KiLiKA elkartearen babespean egina izan da, eskoletako haurrek eta herriko langileek parte hartu dute. Aña anderea karriketan ibili da, Marinelak danborrada, Ziburuko Estudiantina eta Begiraleak dantzariak berekin lagun zituela.
Amaiur, Hodei eta Unax bertsulari gazteek ere beren maneran besten hasiera eman dute.
Asteburu...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Urtarrilaren 19tik 28ra, berriz ere hemen ditugu Bixintxo bestak. Menuan, apairuak, mus txapelketa, odolki eta fandango lehiaketak eta karrika ibilaldi alaituak!
Urtarrilaren 20 eta 27an, frontoiko aterpea besta batzordearen rock, pop eta elektro egitarauarekin
durundatuko da.
Besten idekitze ekitaldirako, herriak musikaz lagundu ibilaldi batera gomitatzen ditu jendeak,
karriketan, ziburutarrek sortu Aña txotxongilo erraldoiarekin! Herriko Etxearen balkoi pean...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Aurrekontuak gogoan bildu da herriko kontseilua eta aztertu ditu norabide nagusiak. Karga handiak badira jasaiteko bainan oro har gauzak hein batean finkatu behar litazke, xahutzeri kasu eginez segur eta obra asko segurtatuz haatik aitzinean, dela eraikin askotan, dela berdin bide zonbaitetan, hiri barnean bezala Errepira aldean. Bizpahiru milioi euro mailegatuz bi urte barne. Erabaki egokia gehiengoan direnentzat, ez batere hala bestentzat.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Mariñela auzoaldean, Eguberri hurbiltzen ari-eta, jostagailu bilketa bat muntatzen dute, heldu denasteburu hortan, lehenik ortziralean (15:00-20:00) eta berriz biharamun goizean. Jendeak bere bihotz ona erakuts dezan kartsuki eta lañoki.
...Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Denetan bezala, Eguberri hurbiltzearekin, Ziburun ere bada zernahi ospakizun berezi, tailer, ikusgarri, ibilaldi, hitzaldi eta gaineratiko. Eskoletan eta elkarte frangotan. Denak umore onean bistan dena. Orotara, hogoi bat hitzordu segurik! Ttipi eta handi, denentzat! Sasoina da holakoa, bestaz besta ibiltzekoa alabainan!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016