Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a

Ederki - Ideki - Téléthon - Bilketa

Ederki

Ederki iragan da bertsularitzaz muntatu bilkura, biziki ederki ere Baltsan elkartearen bertsu-bazkaria,hori berriz ere azpimarratu behar da! Holako egunek badutela munta handia, biziki handia. Oraino gehiago jende gaztea ere mugitzen delarik eta gisa hartara berotzen!

Ideki

Komentu xaharreko ondoan eraiki azterketa gune berezia estreinatu zen duela zonbait denbora, bainan lan zonbait ez arras bururatuak izanez ez zen segidan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a

Ohoratuak - Ez ahantz

Ohoratuak

Herriko kontseilua bildu da joan den egunean. Ohoratu du Michel Claudio herriko langile zena, bestalde ere elkarte frangotan lan eta lan arizana euskal kultura gogoan, bereziki dantza, musikaeta margolaritza. Omendu ere Guy Poulou auzapez ohia, haren izena emanez Errepira aldeko bilgunera doan bideari, bilgune horren sustatzaile eta eraikitzaile kartsu izana baitzen besteak beste. Beroan bero, larunbatean berean gauzatu da gisa hortako urratsa. Guy Poulou...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a

Bertsu

Oraidanik har burutan hilabete hunen 25ean, larunbatarekin, Baltsanek muntatzen duela bere aurtengo bertsu-bazkaria. Bertsulariak, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Alaia Martin. Gai emaile, Aimar Karrika. Izenak eman behar deituz 06-78-75-36-68.

Bestalde, heldu den ortziraletik goiti, dozena bat egunez, Ziburuk muntatzen du, Herriko Etxea sustatzaile, sail berezi bat euskararen sustenguz, bertsularitzari toki ederra eginez.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a

Urdin - Erreka-Zaharra - Desagertua

Urdin

Aste huntan, Urdin taldea Ziburun da bere ikusgarri berria prestatzeagatik. Euskal Elkargoa laguntzaile, Chiméres antzerki taldea ere ba. Arrantzaleen emazteak ditu gogoan, bereziki heien egun guzietako urratsak. Anitz gertakari badira beraz, nahitez itsas hegi hortan kokatzen direnak. Gisa hortan egin lana aurkeztuko da ortziralean (19:00), Errepira aldeko bilgunean.

Erreka-Zahar

Obra asko egitekoak dira Erreka-Zahar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a

Michel Claudio

Biziki ezagutua zen eta preziatua ere Kostalde guzian, bereziki Ziburun eta Donibane Lohizunen, Michel Claudio pausatu da 61 urtetan, luzaz eri egonik. Artista guziz jeinutsua, musika eta kantua biziki maite, euskal kulturari apuñatik atxikia, azkarki bermatua zen Estudiantina, Léo-Lagrange eta Arrantzaleak bezalako elkarteetan. Anitz urtez, herriko langile kartsu bezala, eskoletan ibilia haurrak musikari ohar ziten ahal bezain goizik eta ahal bezen xintxoki. Anitzek eta anitzek ez dituzte...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a

Pintxoak


Ez ahantz pintxo pote saila segitzen dela ortzegun guziz (18:30), besta giro pollit batean eta bixtan dena pintxoak preziatuz, pilota plazaren ondoko ostatu eta jatetxetan. Beti biltzen da jende asko eta jo aitzina kar berarekin!

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016