Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 14a
Gazteei laguntza
15 eta 25 urte arteko gazte ziburutarrentzat, gida baimena, BAFA pasatzeko, bizikleta erosteko edo beste proiektuetan eskukolpe baten beharra dutenentzat, herriak gazte proiektuaren bidez diruz lagundu dezake. Xehetasun gehigarrien ukaiteko: mairie-ciboure.fr webgunera joan, edo 05-59-47-64-98 deitu.
Tigre moskitoa
Herriko Etxeak tigre moskitoaren kontrako sentsibilizazio kanpaina martxan ezarri du. Izan...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Hurbileko zerbitzua
Autobusak edo garraio publikoak erabiltzen ez dituztenentzat eta mugikortasun arazo errepikakorrak dituzten pertsonentzat, herriak hurbileko zerbitzua eskainiko du. Izena eman ondotik, langileak pertsona behar duen tokira eramanen du. Hitzordua harturik, astelehen eta astearte arratsaldetan, asteazken ostegun eta ostiral goizean balio du. Xehetasun guziak zuzenean
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 29a
Odol emaitea
Martxoaren 5ean asteartez (15:00-19:00) eta martxoaren 6an asteazkenez (15:00-19:00), Guy Poulou gelan odol emaitea iraganen da. Aitzinetik hitzordua hartu behar da dondesang.efs.sante.fr webgunera joanez.
Thai janaria
Martxoaren 8an ostiralez, (16:30-20:00), Kaskarotenea ikastolaren alde, ahotik ezin utziak diren plater thailandiarrak deskubritzeko parada ezin hobea! Charlottek prestatu platerak aitzinetik...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Otsailaren 23an ostiralarekin (19:30), "Andereño" txotxongilo ikuskizuna plazaratuko da Guy Poulou esparruan. "Anita Maravillas Teatro" konpainiaren eskutik, hitzik gabeko ikusgarria da, euskarazko kantuekin. Sei urtetik gorakoei zuzendua da, 55 minutaz iraunen du, tokiak prezio betean 5 euro kostako ditu. Erreserbatzeko: billetterie-ciboure.mapado.com.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
Udako sasoiarendako, herriak hainbat arlotan langileak xerkatzen ditu: gazte animazioan, handiplage zerbitzuan, ostalaritza eta mantenuan, zerbitzu teknikoetan hau da, garbitasunean, hondartzetan, espazio berdeetan, eta poliza munizipalean. Postulatzeko mairie-ciboure.fr webgunean dokumentua deskarga daiteke, edo Herriko Etxera xuxenean joan. Otsailaren 23a aitzin bidaltzea galdegina da.
...Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Itsas-lizeoaren ate idekiak
Hilaren 3an, larunbatarekin (9:00-13:00), itsas-lizeoaren ate idekiak izanen dira. Itsasoko lanbideak ezagutzeko parada ezin hobea. Duden argitzeko 05-59-47-34-01.
"Iduzki Ederra" kluba Bixintxoetan
"Iduzki Ederra" adinekoen elkarteak, Bixintxoko bestetara joateko parada ukan du, arratsaldeko askaria Herriko Etxean hartu aitzin. Bestalde Ziburuko Sozial Zentrok berrikitan mini-busa erosi du, horri esker...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016