Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Gauza bat gogoan atxiki behar duguna: larunbatean, irailak 9, Errepira aldeko bilgunean kausituko dira herriko elkarteen arduradunak, beren foro delakoa han muntatua izanki-eta. Erranen dute zer egin duten orain arte eta nola nahi duten aitzina segitu. Kirol, kultur, ederlan eta gaineratikoetan. Zoin dituzten beraz beren xede nagusiak eta bereziki sail berririk baduten ala ez gogoan.
...Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Agorrila ere joana da, edo joana bezala, ortzegun huntan azken eguna. Izan da mugimendu Ziburun ere. Untxin auzoaldeko besta herrikoia besteak beste. Eta denetan bezala gaitzeko bero pisuak! Iraileko lehen hitzorduetan, herriko elkarteen foro delakoa, hilabetearen 9an, larunbatarekin, Errepira aldeko bilgunean. Elkarte horietarik gehienentzat, sasoin berri bat haste, kasik erraiten ahal da ere urte berri bat hasten zaiela. Hor dute parada hauta zer ari diren erakusteko, zoin dituzten beren...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Ortziralean, agorrilak 4 (19:00), Ziburuko plazan, Herriko Etxeak eta Upel elkarteak eskaintzen dute pilota partida bat esku-huska. Xala eta Azantza alde batetik, Urmeneta eta Pascual bestetik. Eli Pagola eta Haira Aizpurua bertsulariak ere partaide.
...Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Afari on bat
Ortziralean, uztailak 21, Herriko Etxea sustatzaile, besta izanen da pilota plazan, Idoki eta Pleine Mer elkarteak eragile kartsu (19:00). Bestan Idokiko zortzi ekoizle hor izanen dira eta zernahi gauza on preziaraziko dute. Pleine Mer elkarteko arrantzaleak ere partzuer, eta beti berdin erne, arrain mota asko eskainiz, legatz eta beste. Mariñelak danborradak bere aldetik bazterrak airostuko ditu. Arrats goxo baten mentura zinez, guzien...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Erakusketa
Bordagaineko dorrean ideki da erakusketa berezi bat Ortz-Adarra elkartean diren artista batzuena. hilabete hunen 19a arte segituko du, egun guziz idekia da (10:30-13:00 eta 14:00-18:30). Gaiak biziki herrikoiak dira, dena kolore argi eta goxo. Itsas-hegia, gure portu eta bazterrak, gure mendi eta etxeak, hots gure ondarea
Laburra
Herriko kontseilua bildu da joan den egunean. Bilkura laburra, doi-doia oren...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Irakur
"Ziburu, hartu liburu" saila abiatua da beraz, polliki abiatua eta kasik hilabete guzia iraunen du. Herriko Etxea sustatzaile, mediateka eta elkarte asko partzuer, hitzordu frango noiznahi toki desberdinetan, hala nola Zokoan, Mariñela plazan edo(ta) Iturri-Baitako parkean, jendea sustatzeko irakurtzen artzera, bereziki jende gaztea, idazle eta beste artista zonbaitekin, ardura besta giro goxo batean. Denentzat, irakurtzen artzeak anitz munta duela segur, hori...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016