Herriz Herri | 2023ko Irailaren 21a
Joan den ortziralean ezin kartsukiago estreinatua izan da, anitz jende bildurik, hautetsi eta beste kargudun, dena berritua izana den lehengo komentu xaharra, Recollets delako fraileak hor egonak luzaz eta luzazErrekoleto horiek gogoan beraz. Obrek bi urte iraun dute eta orotara zazpi milioi eta erdi euro gosta dira. Estreinaldia segur, eta ez nola nahikoa, bainan denbora berean besta bat biziki ederra aurresku airos batekin hasi dena. Hiru egunez segidan, mundu bat ibili da bazterrak ikus...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Frangotan, gero eta gehiago orobat, ziburutar guziak kaskarot deitzen dituzte. Denbora batez haatik, bakarrik noizbait nunbaitik etorriak zirenak. Nor ziren, nola etorriak, zeri buruz, hortaz izan da, eta bada beti, eztabaida asko. Aurten, ondarearen egunak direla, gai hortaz izanen da berriz ere anitz solas. Jakintza elkarteari esker bereziki. Hitzaldi bat Bordagain dorrean, ibilaldi bat herrian gaindi, aztertuz kaskarot delakoen harat-hunatak... Gai bat biziki aipagarria.
...Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Gauza bat gogoan atxiki behar duguna: larunbatean, irailak 9, Errepira aldeko bilgunean kausituko dira herriko elkarteen arduradunak, beren foro delakoa han muntatua izanki-eta. Erranen dute zer egin duten orain arte eta nola nahi duten aitzina segitu. Kirol, kultur, ederlan eta gaineratikoetan. Zoin dituzten beraz beren xede nagusiak eta bereziki sail berririk baduten ala ez gogoan.
...Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Agorrila ere joana da, edo joana bezala, ortzegun huntan azken eguna. Izan da mugimendu Ziburun ere. Untxin auzoaldeko besta herrikoia besteak beste. Eta denetan bezala gaitzeko bero pisuak! Iraileko lehen hitzorduetan, herriko elkarteen foro delakoa, hilabetearen 9an, larunbatarekin, Errepira aldeko bilgunean. Elkarte horietarik gehienentzat, sasoin berri bat haste, kasik erraiten ahal da ere urte berri bat hasten zaiela. Hor dute parada hauta zer ari diren erakusteko, zoin dituzten beren...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Ortziralean, agorrilak 4 (19:00), Ziburuko plazan, Herriko Etxeak eta Upel elkarteak eskaintzen dute pilota partida bat esku-huska. Xala eta Azantza alde batetik, Urmeneta eta Pascual bestetik. Eli Pagola eta Haira Aizpurua bertsulariak ere partaide.
...Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Afari on bat
Ortziralean, uztailak 21, Herriko Etxea sustatzaile, besta izanen da pilota plazan, Idoki eta Pleine Mer elkarteak eragile kartsu (19:00). Bestan Idokiko zortzi ekoizle hor izanen dira eta zernahi gauza on preziaraziko dute. Pleine Mer elkarteko arrantzaleak ere partzuer, eta beti berdin erne, arrain mota asko eskainiz, legatz eta beste. Mariñelak danborradak bere aldetik bazterrak airostuko ditu. Arrats goxo baten mentura zinez, guzien...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016