Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2025eko Azaroaren 13a

Heriotze - Garbi elkartearen tagin salmenta - Kantaldia

Heriotze

Aste huntan ere heriotze bat ukan dugu herrian:Amaia Urbizu zendu da 47 urtetan. Hunen ehorzketak ortzirale arratsaldean iragan dira Ortzaizeko elizan. Gure doluminak eskaintzen dizkiogu familiari.

Garbi elkartearen tagin salmenta

Garbi elkarteak tagin salmenta eginen du larunbatean. Plata partea gehi goxoki bat 15 eurotan izanen da. Aitzinetik manatu behar dira telefono zenbaki huntarat: 06-03-68-66-94. Manatuaren xerka jin beharko da Garbi zinema gelarat larunbatean (16:00-18:00).

Kantaldia

Joan den astean aipatu bezala, azaroaren 16an (16:30), Hegoak Mendian elkarteak kantaldia antolatzen du elizan. Erramun Marticorena, Bestela, Xan eta Iban, Lea eta Anuxka, Menditarrak eta Ekain txistularia taldeak entzuteko aukera izanen da. Sartzeak 10 euro kostako du. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016