Herriz Herri - Hazparne (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Mintzalagun - Nerabeen gunea (Pôle Ados) - “Point de vue” festibala - Sehaska hustea - Mus txapelketa - Kontzertua - Zinegin

Ezkerparetako tindua
Ezkerparetako%20tindua

Mintzalagun

Aurten AEKk Mintzalagun taldeak abiatuko ditu Hazparnen. Horren helburua euskaraz mintzatzeko parada guti dutenek kalakarako prest diren herritarrekin kontaktuan jartzea da, astean oren batez denek adostu lekuan. Irakaslerik ez, prestaketarik ez, solasaldi libre eta naturala.

Parte hartzeko izena eman behar da Interneten bidez, disponibilitateak emanez:

https://emanizena.praktikatu.eus.

Nerabeen gunea (Pôle Ados)

Irailaz geroz, gune berezia eskainia zaie nerabeei asteazken guziz (14:00-17:00) Mendeala gelan. Kolegioko seigarrenetik harat idekia da. Gune goxoa lagun artean elkartzeko, aktibitate desberdinak egiteko (artistikoak, ludikoak, kirola...), elkarrekilako proiektuak garatzeko.

Elkartzeko eta trukatzeko gune hori gazteen nahien arabera aitzina daiteke.

Informazio gehiagorentzat Josta Leku aisialdi zentrora deitu behar da: 06-18-82-10-44 edo guichet-unique@ville-hasparren.fr gunerat idatzi.

“Point de vue” festibala

Irailean, festibal horren karietara, Mioshe artistak obra bat tindatu du ezkerparetako murru batean, igogailuaren parean. Memoria sorkuntza garaikidean ezarriz egina da: aztarnak, garaien arteko loturak, ipuinak, itxurak... erabiliz.

Sehaska hustea azaroaren 16an

Ezkia ikastolak Seaskako Integrazio Batzordea lagundu nahi du. Hortarako sehaska hustea muntatu du azaroaren 16an (8:30-13:00) ikastolan berean. Nornahik parte har dezake: 8€ mahai baten saria. Jatekoa eta edatekoa izanen da tokian berean. Izena emaiteko deitu 06-75-42-11-72ra edo idatzi ezkia.ib@gmail.com.

Mus txapelketa

Urtsu Mendi elkarteak mus txapelketa apailatu du igande arratsaldean, azaroaren 16an patronagean. Izenak 14:00etarik goiti emanen dira eta zoingehiagoka bera 15:00etan hasiko da. Irabazleek 400€ ukanen dituzte eta finalistek 200€. Beste sari anitz izanen dira eta jateko eta edatekoa ere.

Kontzertua kaperan

Hirusta hirukoteak du kontzertu klasikoa emanen Haydn eta Teleman konpositoreen obrak joz. Isla Gorria elkarteak proposatu kontzertu horren etekinak Madagaskarreko haurren alde joanen dira. 15:00etan hasiko da musikaldia (azaroaren 16an) eta ondotik lehengo musika tresna batzu aurkeztuko dira. Sartzean nahi dena emaiten da.

Zinegin

Zineginen 14. edizioa iraganen da Haritz Barne zine gelan azaroaren 20tik 23ra: Jone batzuetan, Ez gara alferrik pasako, Errepika, Akelarre, Marearen kontra, Sorgina banaiz, Uxina, Baigorri 3046, Zinebilerako film laburrak, Argizagi, Zubiak adiskidetasunarentzat, Tailerrak, Bai ala bai, Albako lepo & Felix Buff, Panda Valim... eta besterik ere ikusten ahalko da.

Hara egun horietako egitarau aberatsa. Xehetasun gehiagoentzat Internetera joan daiteke. Tokiak aitzinetik atxiki daitezke edo zine gelan berean ere salduko dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016