Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Kontzertua - Biltxokoko larunbatak - Dokumentala - “Karmele” - Hitzaldia

“Karmele” filma
Karmele%20filma

Kontzertua

Azaroaren 14an (21:00), Karma eta Pelax taldeak entzuteko parada izanen da Le Magneton. Sartzeak 10 euro kostako du.


Biltxokoko larunbatak

Azaroaren 15ean (12:00-14:00), Bost Axola taldeak Augustin karrikaren animazioa segurtatuko du.


Dokumentala

Azaroaren 15ean (18:00), "Caminho Longe" dokumentala ikusten ahalko da, Kristiane Etxaluz eta Alfontso Etxegarairen parte hartzearekin. Urririk izanen da eta euskaraz. Hitzordua Epaiskan emana da.


“Karmele”

Azaroaren 18an (20:30), “Karmele” filmaren estreina izanen da Atalante zineman. Ondotik Asier Altuna zinegilearekin topaketa izanen da. Sartzeak 7,50 euro kostako du. Huna filmaren sinopsia: “1937ko gerlarengatik etxetik kanporatuak izan ondoan, Karmelek eta haren familiak ihes egiten dute, Ipar Euskal Herrira lehenik eta Parisera gero. Ihesaldian, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza eta musika ikusgarrien bidez gerlaren kontra borrokatzeko. Bainan, Txominen ezagutza egitean, bere borrokak forma sekretuagoa hartuko du…”.


Hitzaldia

Azaroaren 20an (19:30), “Lagundu! Gure haurra nerabea da eta ez da gehiago euskaraz ari!” gaiaren inguruan ariko dira Xan Aire Plazarako formatzailea eta Elorri Garat psikologoa. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin. Urririk izanen da eta Estitxu Robles kolegioan. Izena eman kolegioaren izena zehaztuz:seaska@ikastola.eus.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016