Herriz Herri - Itsasu (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Pantzo Man Show - Sehaska hustea - Adinetakoen bazkaria - Eñaut Elorrieta kantari

Pantzo%20Man%20Show%20-%20Sehaska%20hustea%20-%20Adinetakoen%20bazkaria%20-%20Enaut%20Elorrieta%20kantari

Pantzo Man Show

Ikuskizun hau iraganen da ostiral huntan, azaroaren 14an, Atharriko Gaztetxean (20:00). Baina jadanik 19:00etarik goiti hartzen ahalko da tokian berean janari eta edari gau goxoa pasatzeko.

Ekitaldi hau antolatzen du Arrokagarai ikastolak. Sartzea 10€.

Sehaska hustea

San Josep eskolak eta Ikasleen Buraso Elkarteak sehaska hustea antolatzen dute igande huntan, azaroaren 16an (9:00-17:00), Atharri ezkerparetan.

Hor aurkitzen ahalko dira haur eta nini jantziak, haurtzaintza muntadurak, jostailuak. Izanen da ere egun osoan talo eta edari gosea eta egarria tronpatzeko.

Argibideak eta erreserbak: 07-82-98-56-64 edo apel@sanjosepitsasu.com.

Adinetakoen bazkaria

65 urtetik gorako itsasuar guziei eskaintzen zaien GEUZaren bazkaria azaroaren 29an iraganen da, larunbatez (12:00), Sanoki gelan.

Izenak eman behar dira azaroaren 26a barne, edo Herriko Etxeko idazkaritzara edo zuzenean Idekia elkarteari. Elkartasun garraio bolondresak libro dira joan-etorria segurtatzeko behar dutenentzat.

Eñaut Elorrieta kantari

Bai! Oraindanik atxiki behar den hitzordua: Eñaut Elorrietak kantaldia eskainiko du abenduaren 21ean, igandez (17:00), Itsasuko elizan.

Tokiak aitzinera atxiki daitezke helloasso.com webgunean 12€-tan, edo tokian berean ere hartzen ahalko dira kantaldi egunean 15€-tan; 5€ 12 urtez azpitiko gaztetxoentzat.

Kantaldi hau antolatzen du ere Arrokagarai ikastolak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016