Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Azaroaren 13a
Istripu - Ibarreko sindikatuaren deia - Pilota
Istripu
Aitzineko asteazkenean, 65 urteko ibilkari batek 150 metroko erorikoa egin du Izpegi eta Buztanzelai arteko malda batean, leize baten zolaraino. Harekin zabiltzaten lagunek sokorriak 15:00ak aitzinttoan deiturik, zailtasunak ukan dituzte kolpatuaren ondora heltzeko, toki gaixtoan baitzegoen. Zauri larriak bazituen bisaian, bizkarrean eta kostetan ere hunkia zen.Salbatze lanek luzaz iraun eta, Baionako ospitalera ereman dute helikopteroz.
Ibarreko sindikatuaren deia
Bi urteko esperimentazioa proposatzen du “hesi birtual” bezala presentatzen duten GPS lepokoarekin, kabalentzat. Interesatuek badute orri dokumentu bat betetzeko azaroaren 30a aitzin. Bi helbide hauetarik batetara igortzen da: mailez: marine.vilarelle@csvbaigorri.fr, postaz: CSVB 265 Gaineko karrika 64430 Urepele. Xehetasunentzat: 06-37-95-07-89.
Pilota
Igande arratsaldean, lehen mailako bi partida jokatu dira Baigorriko trinketean. Talde bat irabazle eta bestea galtzaile gure elkartetik:
Mattin Etcheverry-Xabi Alcasena 40 (Zaharrer Segi)/ Taberna-Chiapuso 26 (Errenteria).
Franck Elgart-Mikael Uhalde 39 (Zaharrer Segi)/Iban Jaureguiberry-Bastien Iribarren 40 (Airetik).
Heldu den igandean, beste bi partida jokatuko dira gure trinketean, lehen mailako txapelketaren kondu:
- (16:00) David Barrenetche-Andoni Larre (Zaharrer Segi)/Maxime Etcheverry-Cyril Haristoy (Denek bat).
-(17:00) Eneko Ibarrola-Amaiur Jauregi (Zaharrer Segi)/Gregory Agirre-Jean Philippe Benesse (Urruñarrak).











