Herriz Herri - Domintxaine-Berroeta (Z) | 2025eko Azaroaren 13a
Xilaba bertso txapelketa
Orain duela bi urte, taldekako Xilabako bidea egin ondotik, berriz ere bakarka ibiltzen arituko dira larrazken eta negu huntan Xilabako bertsolariak. Amikuzeri dagokionez, Domintxinen izanen da bertso saioa heldu den ibiakoitzean, azaroaren 15ean (17:00), bertsolari hauekin: Xermin Camblong, Haira Aizpurua, Miren Artetxe, Josu Txoperena, Joanes Etxebarria eta Haize Lekuona.
Amikuztarrek aldiz beste saio batzuetan kantatuko dute: Ramuntxo Kristik eta Xan Alkhatek azaroaren 22an, Ainhoan; Pettan Prebende eta Bittor Thikoipek azaroaren 30ean Ligin.
Plazera har dezatela kantatzean, eta guk ere behatzean...











