Mundu zabalean | 2025eko Azaroaren 13a

Zahartzaroa

M.O.

Zahartzaroa

Zahartzaroaren pertzepzioa ikuspegi kontu bat da: adin erreala (dokumentu ofizialetan agertzen dena), adin soziala (besteek emaiten daukutena) eta bakoitzak sentitzen duena. Nazioarteko Intelligence aldizkariak goi-mailako lan zientifikoak argitaratzen ditu eta gai hunen inguruan berrikitan ikerketa bat eraman du.

Adinaren itzalak

Egin den lanketan gaztetasunaren ondotik heldutasunera heltzen diren ezaugarriak, bizitzako harat-honatak eta kudeatzeko ahalak ikertuak izan dira. Irakurtzen ahal da norberaren funtzionamendu psikologikoa (hersturak, beldurrak, pultsioak…), 55/60 urte artean dela bere puntara heltzen. Intelligence aldizkariak egin azterketak frogatzen du ondorioz adin bateko pertsonak lantokietan aktiboak izan daitezkeela. Duten esperientziagatik, arazoak direlarik aterabideak atzemaiteko edota buruzagitza postuak hartzeko gai dira, egoera desberdinen menperatzeko ahalmenak dituztelako. Gisa berean, erabaki irrazionalak edo zehatzak ekar ditzaketen joera kognitiboei aurre egiteko gaitasunak 70/80 urte artean jarrai lezake.

Adinarekin lotu ibilbideak konbinatuz, ikerketako indize puntuen arabera, eredu deigarri bat agertzen da. Funtzionamendu mental globala 55/60 urte artean gorenean da, 65 urtetik harat murrizten hasten da, beherakada hori 75 urtetik aitzina sentitzen da.

Forma fisikoa aldiz 20/30 hamar urte artean azkarrenean da. Frogatua da, goi mailako kirolari anitz 30 urte inguruan helmugara heltzen direla.


Bas du formulaire

Gaitasunak

Egin den lanketa zientifikoa ezaugarri psikologikoetan zentratu da. Gaitasun intelektuala 30 urtetik harat eztiki murrizten hasten da. Arrazoitzeko, gogoratzeko eta bat-batean ihardukitzeko arazoak agertzen dira. Adibidea emana da, matematikariek ekarpen garrantzitsuenak 30 urte inguruan egiten dituztela.

Ikerketak 16 dimentsio psikologiko identifikatu ditu, beste faktore batzuen artean: argumentatzeko eta memorizatzeko gaitasuna, ezagutza politiko-kulturala, hurbilekoekin den harremana, sentimenduak adierazteko ahala, emozioak kontrolatzeko jarrera eta gozatzeko denbora.

Aurkikuntza horiek lagun dezakete azaltzen zergatik ekonomia, politika edota bizitza publikoan lidergo postu garrantzitsuenak, gehienetan 50/70 urte arteko pertsonek betetzen dituzten. Gaitasun batzuk adinarekin murrizten diren arren, funtsezko beste ezaugarri batzuk sortzen dira. Ahalmen horiek arrazoitzeko eta erabakiak hartzeko posibilitatea emaiten du.

Aurreiritziak

Alta, jendartean adinari buruz diren aurreiritziak ez dira berdinak, bereziki profesional alorrean ondorioak baditu. Lana galdu eta, adineko langileek lan-merkatuan berriz sartzeko zailtasun handiak dituzte. Neurri batean, langile bat hartzerakoan adinak eragina ukan dezake. Adibidez enpresaburuek 50 urteko pertsona baten hautagaitza bazter lezakete, epe laburreko inbestimendu gisa kontsideratzen baitute.

Lanbide batzuetan erretreta hartzeko adina derrigorrezkoa da. Adibidez, Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak nazioarteko hegazkin konpainietako pilotuentzat lanerako adin muga plantan jarria du. Nazioarteko estatu gehienetan, aireko trafikoko kontrolatzaileek 56/60 urte artean erretreta hartu behar dute. Lanbide batzuk memoria eta arreta maila berezia eta handia eskatzen dute.

Eramana izan den lanketan agertzen da adineko pertsonen egoera ez dela berdina pertsona batetik bestera. Pertsona batzueri adinarengatik pentsamendu-abiadura eta memoria murrizten bazaie, beste batzuk gaitasun horiek zahartzaroan ere atxikitzen dituzte. Egiten den analisian errana da funtzionamendu kognitiboa ez dela bakarrik adinari lotua.

Munduan zehar desberdintasunak

Munduan zehar 65 urtetik gorako pertsonen kopurua bikoiztu da, 2021ean 761 milioi adineko pertsona ziren, 2050ean 1,6 miliar izanen direla errana da. 2025ean sortu haur batek, 1950ean sortuak baino 25 urte gehiago bizitzeko esperantza du. Nazioarteko zenbakien arabera emazteak bataz-beste gizonak baino 5 urte gehiago bizi dira.

Hiru hamarkadetan, Ipar Afrikan, Mendebaldeko Asian eta Saharan adineko pertsonen kopurua anitzez emendatu da. Europan eta Ipar Amerikan adineko pertsonen nonbrea aldiz handienean da.

Osasunerako eta hezkuntzarako hobekuntzak ez dira lurralde guzietan berdinak. Adineko pertsona anitz osasun onean edota ekonomikoki aktiboak diren bitartean, beste batzuk eritasuna edo pobrezia jasan behar dute. Gutiago garatu estatuetan, adineko pertsonek gehiago lan egin behar dute, ezin baitute familien menpe bizi. Estatu batzuetan pertsona horiek artatzeko eta babesteko laguntza publikoak ez dira nahikoak. Bizitzeko esperantza, beste faktore batzuen artean, erretreta-sariaren, hezkuntzaren, generoaren eta bizilekuaren arabera luzatzen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016