Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Azaroaren 13a

Eskubaloia - Heldu den larunbateko partidak

18 urtez petiko erregional Elite xapelgoko taldea
18%20urtez%20petiko%20erregional%20Elite%20xapelgoko%20taldea

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 3 mailan, Irisarrik irabazi dio Aurillac-i, 41-27.

Erregional mailan, bigarren taldeak galdu du Buros-en, 23-34.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute ASPOM Bègles-en kontra, 20-30.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi du Marmande-n, 39-30.

Bigarren taldeak irabazi du Bosdarros-en, 31-21.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mont de Marsan-en, 45-23.

Heldu den larunbateko partidak

Gizonetan, nazional 3 mailan, irisartarrak joanen dira Tournefeuillera (19:00).

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoak joanen dira Bordelera (19:00).

Nesketan, erregional mailan, Kanbo/Irisarrik errezebituko du Floirac (15:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016