Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Biltzar - Ganer huste - Heraitzetik berri

Biltzar

Uztaritze Bai elkarteak proposatzen du trukaketa biltzarra heldu den larunbat huntan Herriko Etxeko Ameztia gelan (9:00-12:00), heldu den hauteskundeetan presentatzen diren hautetsi gaien inguruan. Ideiak edo proposamen berriak dituzteneri galdegina zaie bidaltzea helbide huntara: uztaritzebai2020@gmail.com. Ongi etorri deneri.

Ganer huste

Heldu den igande huntan, Jondoni Bixintxo eskola girixtinoak ganer hustea antolatzen du egun osoan, eskolan berean. Beti ganer huste horiek arrakasta handia biltzen dute. Suerte on gauza xaharren bila dabiltzaneri.

Heraitzetik berri

Ondoko asteburuan Heraitzen ospatuko da santa Katalina ''Les Amis de la Chapelle'' elkarteak antolaturik. Huna egitaraua: ortzirala 21, kontzertu kantaldia kaperan (20:00), Lea eta Anuxka kantariekin, musikari lagun dituztela Nadeia eta Ekain, bata akordeoian eta bestea txistuan. Sartzea 12 eurotan finkatua da. Igandea 23: meza kaperan (10:00); elkartearen biltzar nagusia Auzo Baita gelan (11:00); zintzur bustitzea eta mutxikoen emaitea tokiko ezkerpareta ttipian (12:15). Elkartekide izaiteko txartelak salduak izanen dira tokian berean. Heraiztar guziak gomitatuak dira ekitaldi horietara.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016