Hegoaldean | 2025eko Azaroaren 13a
Eusko Jaurlaritza Euskaltelekin bilduko da
I.M.
Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak adierazi duenez, euskal gobernuaEuskaltel enpresarekin bilduko da ondoko egunetan. Eusko Jaurlaritzak jakin nahi du zein ote diren Euskaltelek “Euskadirekin dituen engaiamendua eta inplikazioa” eta “eskaintzen dituen jarraipen bermeak bertatik bertara” ezagutu.
Gasteizko Parlamentuko kontrol-saio batean EH Bilduko Ander Goikoetxea legebiltzarkideak Orangek Euskaltel erosteari buruz egindako galderei erantzunik, D'Anjouk informazio guzia izan arte beha egotea eskatu zuen, “balorazio zehatza” egin ahal izateko. Euskaltelen geroa “arretaz” jarraituko duela segurtatu zuen D'Anjou sailburuak, eta oroitu zuen gaurko egoera 2008ko finantza-krisi globalaren eta Europako Banku Zentralaren nahitaezko betetze-jarraibideen ondorio dela. Orduan, Euskaltelera “nazioarteko funtsak sartzeko arriskua” izan zela azpimarratu zuen eta aitortu “Euskadin garapen teknologikoaren erreferente izan zen herrialde-proiektu baten kontrol eraginkorra” galdu zela. D'Anjouk deitoratu zuen EH Bilduk “arma politiko gisa” gaiari erabiltzea.











