Herriz Herri - Banka (NB) | 2025eko Azaroaren 13a

Musa - Ihizi solas

Musa

Urte guziz bezala, Olhaberri ostatuan mus lehiaketa antolatzen da. Parte hartu nahi duenak Mélanie deitu behar du 06-20-01-22-43ra. Izenak eman behar dira berantenaz azaroaren 20ko. Partidak jokatuko dira larunbat arratsetan (20:00). Sariak izanen dira: 500 euro txapeldunentzat, 250 euro galtzaileentzat, eta jokolari guziak sariztatuak izanen dira. Xantza on deneri.


Ihizi solas

Aurten, uso sasoina txarra dugu momentukoz. Badakigu ihiztaria beti esperantzarekin bizi dela, eta usoak ondoko egunetan pasatuko diratekeela. Lehen ere izan dira urte txarrak, migrazioa aldatzen ari da. Frantzian berean badute jateko eta hotzik ez du egiten lehen bezala.

Istorio pollit bat, Urepeleko eta Bankako mendian topatu zena: urte hartan ere arrunt uso guti ikusi zuten. Xalbador heldu omen zen posta utzirik gain beheiti, eta azpitik goiti Ximun Ibarra bertsularia. Hau maleruski okerra zen. Galdegin omen zion Xalbadorri: “Zer berri dute gain hartan? Hor ez duk deus lanoa besterik”. Ximunek berriz: “Aurtengo usoak erdiak joanak omen dituk”. Xalbadorrek ihardetsi: “Hik erdiak ikusi badituk, denak pasatuak dituk!”


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016