Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Azaroaren 13a

Bizidunaren hitzak festibala - Maurice Ravelen eskultura

Romain Tiercin eta bere Maurice Ravelen eskultura (Arg: Donibane Lohizuneko herria)
Romain%20Tiercin%20eta%20bere%20Maurice%20Ravelen%20eskultura%20(Arg:%20Donibane%20Lohizuneko%20herria)

Bizidunaren hitzak festibala

Lumak elkarteak antolaturik, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko Herriko Etxeen lankidetzarekin, “Bizidunaren hitzak” edo Lettres et Le Vivant festibalak hitzordua ematen du aurten ere, azaroaren 14tik 16ra, literatura-ekitaldi goxo eta bateratzaileekin. Asteburu batez, aukera izanen da zinema-eztabaidaz, filosofiaz, literaturaz eta zientziako hitzaldiez, euskarazko hitzaldi batez (bapateko itzulpenarekin), eta antzerki edo ikuskizun biziez gozatzeko.

Urteroko hitzordu honek alor arteko gurutzaketara gonbidatzen gaitu, izadi eta bizidunaren arteko loturak hobeki ulertzeko. Egitaraua: lettres-et-le-vivant.fr.

Maurice Ravelen eskultura

Maurice Ravel omentzeko, 150 urteen karietara, Donibane Lohizuneko herriak galdegin zuen eskultura azaroaren 2an inauguratu da, konpositore ospetsuari eskainitako urtearen bukaeran egindako ekitaldian.

Eskultura Dunant plazabaratzearen gainean kokatua da, konpositorearen sortetxearen parean.

Lan hori Romain Tiercin eskultore artistak sortu du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3809. zbk

Gure Hitza | 2025/11/13

Moda merke, kontzientzia garesti

Ainhoa Etxenike

Moda fenomenoak geroz eta ugariagoak dira. Jendeak geroz eta gustukoago du besteak beste jantziak edota objektuak (baliagarriak edo ez) Interneten bidez erostea. Gauza ona ala txarra den aztertzen ez naiz ariko, nahiz denek ideia bat ukan dezakegun.

Arreta eman nahiko nioke berriki eskandalua egin duen Shein txinatar enpresari. Kontestuan sartzeko, Shein fast fashion internazionaleko plataforma digitala da, prezio apaleko eta joerak fite segitzen dituen moda eskaintzen duena, batez ere gazteei zuzendua. Haatik, zenbait txosten eta ikerketek salatu dute fabriketan Sheinek haurrak erabiltzen dituela lanean, batez ere Txinan eta beste herrialde batzutan. Horrez gain, lan baldintza txarrak eta ingurumen inpaktua ere azkarki salatuak izan dira.

Berriki, eskandalu berri batek Sheinen atea jo du, haur baten itxurako sexu panpina...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016