Orotarik | 2025eko Azaroaren 20a

Kukumarro

Xarles Videgain

Bardozeko mintzatzeko manera (1/2)

Badu zonbait urte Bardozen egun berezia antolatzen dutela “xarnegu” deitzen diren jendeen inguruan.

Frantziako unibertsitatean lehen aldiz euskarari buruzko katedra onartua izan zelarik postu handi hartan izendatua izan zen erakaslea René Lafon deitzen zen. 14ko gerlan soldadu izan zen, eta 39-45eko gerla denboran kurtsoak eman zituen preso kide zituen euskaldun lagunekin euskal mintzairaren inguruan. Euskarazko aditzak ximenki ikertu zituen bere tesian bai eta ere euskarazko idazle handiak hala nola Etxepare, Leizarraga eta Oihenart. Lehena izan zen Bardozeko euskararen ezaugarriak agerian utzi zituena.

Atlasaren kondu, inkestak egiten han ibili nintzelarik, mintzatu nintzen bardoztar zonbaitekin: Leonie Berhocoirigoin anderea, (erresistentziako medaila eman zioten), Marie-Jeanne Garat Pomirou, Edouard Dechessary, Anna Damestoy eta Léon Larroudé. Inkesta batzu han egin nituen Martin Haase Alemaniako lagunarekin, hura berdin gaskoinez edo euskaraz ari baitzen, biak ikasirik, xarnegu bilakaturik. M. Haase harritua egon zen Edouard Dechessary alemanez mintzatu zitzaiolarik eta gehiago dena Haaseren aitaren alemaniera mota bera (Pomerianakoa) eman zuen gure bardoztarra han egon baitzen preso.

Goazen aitzina. René Lafonek ohartarazi zuen Bardozen ü noiztenka egiten zela Amikuzen eta Zuberoan bezala. Egia erran, ez nuen sobera sinesten: ü hori ez zuten berehala eman haiekin mintzatzen hasi nintzelarik. Alabainan norbait mintzo delarik beste euskalki bat ematen duenaren aitzinean bere mintzaira alda lezake eta ahalaz kukutzen bereziki ditu bere mintzatzeko manera bereziak. Bardozen konparazione, “amiñi bat”, “kotxia”, “apur bat” hitzen ordez, “xapo bat” erraiten da. Jakizu “xapo bat” hori ez nuela berehala entzun ez eta ere delako ü. Bainan emeki emeki konfiantza hartzen badute, ohartzen dira ene lana ez dela haien mintzatzeko jujatzea, haztatzea edo gutiestea. Eta etxean bezala hasten dira mintzatzen, herriko ezaugarriak eta delako ü hori barne emanez.

Ondorioz, egia da Bardozen ü erraiten dela hitz laburretan; thü (ez thu), üsü (ez usu) baina ere azerü eta ez azeri, bülüzgorri, eta ez buluzgorri, güsü eta ez gisu. Erraxü ere bai. Barka xehetasunetan sartzen balin banaiz. Erraxü hortan Bardozek Zuberotik eta Behenafarretik hartzen du, ezen Zuberoan baizik ez da erraiten eta ez salbu Lohitzüne aldean. Baxenafarroan edo zu edo xu, ez ez . Bardozek, lapurtarra izanik ere, bietarik hartzen du eta erraxü hibridoa erabiltzen du, mugan delako frogatuz.

(Segida heldu den astean)

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/11/20

Haziak mintzo

Mugerreko Andra Mari eskolako ikasleak

Haziak%20mintzo

Andra Mari eskola Lurraman

2025eko azaroaren 7an, ostiralarekin, Lurramara joan gira eguna pasatzera. Han piknika jan dugu eta tailer batzu egin ditugu:

1) Gasnari buruz inkestak egin ditugu eta bukaeran gasna jastatu dugu.

2) Arraineri buruz gauzak ikasi ditugu, haien izena, haien garapena eta haien bizilekua.

3) Mahain jokoak egin ditugu, ikasi ditugu bi joko “le fou fou fou” karta jokoa eta “Wasabi” dado jokoa. CE1 eta CE2ko ikasleek tailerrak bukatu dituzte, asto ibilaldia eginez. Ber denboran handiek tailerrak bukatu ditugularik erakusketen ikustera joan gira. Hasteko, ardi baten ekografia so egin dugu eta artzainak umedun zela ikusi du. Ondotik begiratu dugu nola ileak eta azazkalak mozten zituzten. Gure hirugarren erakusketarentzat, ikasi dugu nola egiten den gasna eta oroitzen gira, lehenik esnea berotu eta pausatu behar dela, gero nahasi behar dela eskuekin, ondotik gasna molde batean...

Irakurri segida

3810. zbk

Azalekoa | 2025/11/20

Bonnat-Helleu museoa laster zabalik

A.E.

Bonnat-Helleu%20museoa%20laster%20zabalik

Baiona ttipiko Jacques Laffitte karrikan kokatzen den Bonnat-Helleu museoa 2011tik hetsia egon ondoan, azaroaren 27an ateak berriz idekiko ditu hainbat berrikuntzarekin. Gehiago jakiteko, Arantxa Vaillant museoko komunikazio eta mezenasgo arduradunarekin elkartu gira.

Bi izen, museo bat

Bonnat-Helleu museoak, alde batetik Léon Bonnaten izena hartu du, eta bestetik Paul Helleurena.

Léon Bonnat baionarra (1833-1922), XIX. mendearen bigarren zatiko eta XX. mendearen hasierako Frantziako margolari garrantzitsuenetakoa izan zen. Gaztea zelarik, Baiona hiriak sustengatu zuen, besteak beste Pariseko ikasketak ordainduz. Artistak Baionan museo bat egin nahi zutela jakin zuenean, hiriak eman ziona berriz itzultzeko gisan bere obren parte bat Baionari utzi zion, baita margolan, marrazki zahar eta eskultura bilduma ere, museo hortan erakusteko.

Paul Helleu (1859-1927) berriz, “Belle Époque” garaian eliteen margolari pribilegiatua izan zen. Museoak azken hunen obra bilduma garrantzitsuenetako bat biltzen du, artistaren alabaren eskuzabaltasunari esker.Baionako museoaren izenari “Helleu” gehitu zioten 2011n.

Museoa XIX. mende bukaeran eraiki zuten, eta denborarekin obra gehiago...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016