Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Kornelio musika eskolak Musikaren Bestara gomitatzen ditu azkaindarrak eta gustu duten kanpotiarrak, ekainaren 22an, ortziralez, Plazako aterpera. Ikasleek beren erakasleek lagundurik musika zatitxoak eskainiko dituzte. Kontzertua iluntxeko 7etan ttanko hasiko da. Memento atsegingarria eta aldi berean ikasleak sustatzeko parada!
Erlea jendea baino ainitz lehenago lurrean bizi den mamutxa edo intsektua da eta biziaren...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Auxtin Alkhat-ek kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an arratsaldeko 6etarik goiti Xoko Ona ostatuan.
Akordeoi eguna, Kornelio elkarteak antolaturik, iraganen da maiatzaren 26an. Arratsaldeko 5etan karrikaldia Iparrralde eta Hegoaldeko musika eskolekin eta ondotik kontzertua 6ak eterditan aterpean artista ezberdinekin. Edariak izanen dira. Bezperan, 25ean, arratseko 8ak eterditan, elizan, Kornelio elkartearen kontzertua Iñaki Dieguez akordeoi erakasleak gidaturik. Deneri...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a
Azkaingo herriak antolatzen du maiatzaren 17an eta 18an informatika ikastaldi bat. Azkaindarreri idekiak diren formakuntza bi egun horiek Departamenduko Kontseiluak pagatzen ditu eta beraz urririk dira. Argibide gehiago ukaiteko aski da Herriko Etxea deitzea 05 59 54 68 30 zenbakira. Kasu, suerteaz baliatu nahi duenak laster mugitu behar du azken epea baita izenen emaiteko.
Kolunbiako taldearen kontzertua Xoko...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
Ama-eskolako haurrak gomitatuak dira Azkaineko liburutegira, astearte arratsaldez (16:00), apirilaren 17an.
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 04a
Kultur ateraldi bat antolatua da Gipuzkoa alderat, herriko kultur batzordea, CCAS herriko zerbitzu soziala eta Adin Goxoa elkartearen artean apirilaren 17an. Egun hau erretretan sartuak diren herritarreri idekia da. Hitzordua Azkaineko plazan 7:45etan. Goizean Oñati hiriaren bisita egin eta bazkari on baten ondotik arratsaldean Arantzazuko santuarioaren ikustaldia programatua da. Mendi gain hartako bazterrak gozatu ondoan etxeari buruz itzultzeko bidea hartuko dute. Egun interesgarri eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016