Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a
Jose Luis Mendoza Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak bere kargua uzteko xedea aurkeztu dio Uxue Barkos Nafarroako presidenteari, eta honek onartu du. Maria Solana, oraingo Gobernuaren bozeramailea izendatu du Mendozaren ordezkatzeko.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a
Ostegun Saindu egunez Gasteizko katedralean egin duen predikuan, Juan Carlos Elizalde hango apezpikuak sustengua agertu die Euskal Herriko bake prozesuak ekarri duen testuinguru berrian elizak egin dituen bitartekaritza lan eta ekimen guziei.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a
1938ko maiatzean Ezkaba mendiko presondegitik ihes egin zuten zenbait preso errepublikazaleek baina frankistek atzeman eta erail zituzten eta han nonbait ehortzi. Joan den astean, pertsona horietako zenbaiten gorpuzkiak kausitu dituzte Burutainen (Anue, Nafarroa).
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a
Mondragon Korporazioa osatzen duten industria saileko kooperatibek 2016. urtearen emaitza baikorrak azaldu dituzte. Alabaina, 908 lanpostu berri sortu eta 5.035 milioi euroko salmentak egin zituzten iaz.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 20a
Espainiako presondegietan barreatuak diren presoak Zaballako (Araba) espetxera ekartzeko ahal duten guzia egitea galdegin die Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariari eta Uxue Barkos Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariari.
Mundu zabalean | 2017ko Apirilaren 20a
Hauteskunde kanpaina hau doakigu bere bidean... denbora hartzen duenak baitu nun zer ikas gehienetan. Bainan gauza bitxia halere, hainbeste gai jorratu ondoan, ez duela hor leku handirik Frantziaren gisa bateko edo besteko delako eskualdekatzeak.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016