Kostaldean | 2017ko Apirilaren 13a
Ziburun, Pazko biharamunak ekartzen du besta alegera hori. Mariñela auzoaldea airosten da goizetik arrats. Goizeko 10-ak eta erdietan, Mariñelak danborradak harrotuko ditu bazterrak. Eguerditan, zintzur bustitzea Ziburu Euskaldun taldeko kantariekin.
Kostaldean | 2017ko Apirilaren 13a
Hendaian, aste huntan guzian, indar berezi bat egina da, herriko etxea laguntzaile, elbarrituak direnentzat. Bilkura, erakusketa eta ikusgarri, sail aberats bat. Estreinatuz ere gela berezi bat zointako murru paretan agertzen dena aise irakurtzen ahal baitute karro ttipi batean dabitzan elbarrituek ere... Aste guziaren "amatxi", Jessica Berra arraulari guziz trebea, bi aldiz munduko xapeldun izana eta elbarrituen laguntzeaz azkarki...
Gogoa hazi | 2017ko Apirilaren 13a
Duela 60 urte, Baionako maite zinuen Eliza utzi zinuen, oraino itxura ederra eta À¯'¬'erra zinuelarik, 64 urtetan. Denbora hartan ene soldadogoa Parisen egiten ari nintzan, mariñel bezala (ba! ixtorio bitxi hori ahantzia baduzu bestaldi batez kondatuko dauzut), beste lagun gehienak Aljerian gerlan zirelarik. Barkatzen ez duen hezurren mingaixtoa lotu zitzauzun otsailaren hastapenean eta laster Gustave Roussy Villejuif-eko fama iluneko ospitalerat martxoaren 4an...
Egun eta bihar | 2017ko Apirilaren 13a
Hasi zauku beraz president-bozen aitzineko kanpaina... Zer, ez baitzen oraino hasia? Aspaldian ez direa denak hauteskunde horietaz mintzo? Bai segur, bainan orai hasi den kanpaina hori, lehen bozaldia aitzin bi aste irauten duena, legezko kanpaina oÀ¯'¬'ziala izaiten da, zointan biziki kasu egin behar baita berexkuntzarik ez egiteko hautagaien artean, batzu hautagai handi direla eta besteak hautagai ttipi. Keinka huntan denak hein berekoak balire bezala behar da ari...
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a
Auzitegi Gorenak ezabatu du Magnesitas Navarra (Magna) enpresak Zilbetin zuen harrobiaren proiektua, bereziki ingurumenari egin kalteen irriskuagatik.
Hegoaldean | 2017ko Apirilaren 13a
Eusko Jaurlaritzak 2017ko Aurrekontuak onartuko ditu PPren abstentzioari esker. 2017rako 11.059 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Jaurlaritzak, jaz baino %1,2 handiagoa (126 milioi). Ezadostasunak gelditzen dira Madrilgo gobernuarekin, bereziki kupoari buruz.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016