Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Eskola giristinoaren 37. mus zoingehiagoka - Aiherrako herriak ostaler bat xerkatzen - Herri erdiko zeharkatzearen hobetzeko proposamenak - Haurtzain etxea

Eskola%20giristinoaren%2037.%20mus%20zoingehiagoka%20-%20Aiherrako%20herriak%20ostaler%20bat%20xerkatzen%20-%20Herri%20erdiko%20zeharkatzearen%20hobetzeko%20proposamenak%20-%20Haurtzain%20etxea

Eskola giristinoaren 37. mus zoingehiagoka

Heldu den martxoaren 2an igande arratsaldearekin, eskola giristinoko burasoek urteetan zehar famatua bilakatua den mus zoingehiagoka antolatuko dute. Urte guziz bezala, hau Denen Etxeko gela handian iraganen da (15:00), eta aurtengoa hogeita hamazazpigarrena izanen da.

Izen emaitea (12€) 14:00tarik goiti hasiko da. Sari handiak eskainiko dituzte: txapeldunentzat 700 euro, finalistentzat 250 euro, eta beste hainbat sari tokiko enpresa edo ofizialeen laguntzari esker. Ez ahantz, arratsalde guzian edari, talo eta matahami izanen direla nun zer goxa eta jasta. Usaian bezala, arratsaldearen ongi bururatzeko, tokian berean afaltzen ahalko da 10 eurotan (arroltze moleta artekiarekin eta deserta), arratseko 19:00tarik goiti.

Mus lehiaketa hunek garrantzi handia badauka eskola giristinoko burasoentzat, aterako den etekinak eskolako proiektuen garatzen eta ordaintzen lagunduko baitu (antzerki, egonaldi, ateraldi kulturalak eta beste). Ongi etorri deneri!

Aiherrako herriak ostaler bat xerkatzen

Gozategia jatetxea herri erdian kokatua da, pilota plaza eta okindegiaren ondoan, aparkalekuarekin. Herriko Etxea da hunen jabe, eta honek ostaler bat edo ostatuaren kudeatzaile berri bat xerkatzen du, heldu den apirilaren lehenetik goiti.

150 mÀ‚'²-ko azalera duen lan tresnak barnean dauzka: ostatu eta jatetxe gela handia (alkohola saltzeko lizentziarekin), sukalde osoki tresnatua, terraza handia, ekipamendu, muntadura eta tresna ezberdinak, lanean segidan hasteko gisan.

24 hilabeteko alokatze-kontratua proposatuko da, ondotik urtero berrituko dena, 700€-ko alokairu batekin hilabetero. Ostaler berriari galdatua zaio menu sinple batzuen proposatzea, deneri egokiak. Bestalde, kudeatzaileak bere merkataritza bultzatzeaz gain, herritar guzientzat elgarretaratze eta bizi den gune bat sortzea, izanen du helburu. Lan postu honetaz interesatua denak Herriko Etxearekin harremanetan sartu behar du CV eta motibazio gutuna bidaliz gutunez edo e-postaz 2025eko martxoaren 9a aitzin.

Herri erdiko zeharkatzearen hobetzeko proposamenak

Azken urte hauetan, herri erdiak aldaketak eta obrak ezagutu ditu, bere itxura aldatu da, gero eta gehiago dira bide hori hartzen dutenak. Lanjerosa bilakatua delakoz, Departamenduak eta herriak arraberritu nahi lukete xede nagusia izanen delarik autoen eta kamioien abiadura eztitzea, oinezkoen eta txirrindularien zirkulazioa hobetzea, bidegurutzeen segurtatzea eta abar. Herritarrek beren iritzia eta proposamenak eman lezazkete, e-postaz edo Herriko Etxean eskuragarri den papertxoa betez, otsailaren 21a aitzin.

Haurtzain etxea: izen emateak idekiak

Apirilean idekiko den Eguzkilore haurtzain etxeak jakinarazten du tokien erreserbatzeko garaia etorria dela. Haurtzain etxeak aitzinera emaiten dituen ezaugarriak hauek dira: haurraren erritmoa, beharrak, eta indibidualitatea errespetatzen dituen harrera, amaño baten malgutasuna eta egitura kolektiboaren abantailak, euskarazko murgiltze sistema, naturari lotua den proiektua. Beltzagitea etxe berrituan kokatua da, herri erdian, eta orotara 12 leku ukanen ditu. Izenak emaiteko edo xehetasun gehiagorentzat, huna harremanetan sartzeko helbidea: mam.eguzkilore@gmail.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016