Herriz Herri - Getaria (L) | 2025eko Otsailaren 20a
Ihauteriak
Beti Ari elkarteak bere lehorretik itsasora ihauteria antolatzen du otsailaren 22an.
Badu hogoi urte Holako taldeak mundua dantzarazten duela Euskal Herri osoan, Charente eta Kalifornian. Musika herrikoia 80. hamarkadako rock-ari nahasia, hau guzia udako hit batzuez tartekaturik... Deliberatu dute euskaraz baizik ez kantatzea eta burutik pasatzen zaizkien moldaketa guzien egiterat ausartzea. Beharbada hor da beren errezeta hainbeste irauteko... Aurten ere, hor izanen dira Ihauteri eguna bururatzeko. Mutxikoak eta musika arramoldatuak proposatuko dituzte dantzan aritzeko.
Egitaraua www.facebook.com/BetiAriGuethary gunean atzeman daiteke.











