Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Otsailaren 20a
Itoiz-Udako sesioak - Irakaskuntza - Neguko ikastaroa
Itoiz-Udako sesioak
Otsailaren 23an (19:00), "Itoiz-Udako sesioak" filmaren proiekzioa iraganen da Les Variétés gelan. Huna sinopsia: "Itoiz talde mitikoaren fama ezin hobea zen 1988an. Alta, kantariak taldearen desegitea erabaki zuen. Taldekide ohiekin elkartuz, Juan Carlos Perezek garaiko erronkak azaleratuko ditu, jatorrizko musika maketekin batera".
Ondotik, Foisis Jaunaktaldearen kontzertua izanen da.
Irakaskuntza
Giza eta Hiritartasunerako Hezkuntza Programaren (EMC) baitan, Hondartzako Eskolako CE2/CM1 mailako ikasleek Herriko Etxea bisitatu dute errepublikaren sinboloak eta tokiko erakundeen funtzionamendua ezagutzeko. Bisita honek parada eman die ikasleei gelan landutako kontzeptuekin lotura egiteko, hala nola auzapezaren eta hautetsien eginkizunak eta Herriko Etxean ikusgai diren errepublikako sinboloen garrantzia.
Hiritartasuna pizteko eta gure jendartea oinarritzen duten errepublikako balioak modu praktikoan ezagutzeko parada bikaina izan da.
Neguko ikastaroa
Hendaiako Herriak jarraipena eman nahi dio herritarren igeriketa ikasketari, ur ekipamendu berria eraiki bitartean. Azureva opor lekuarekin egin partzuergo bati esker, ikasketa horiek atxiki ahal izan dira, bereziki Hendaiako eskolentzat. Bi asteko ikastaroak urririk proposatuak izanen dira, otsailaren 23tik martxoaren 7ra. Lehentasuna igerian ez dakiten hasi berriei emana izanen zaie. Zehaztasunak: www.hendaye.fr.











