https://labour.eus/xana. Sarako herriak eta Euskal Elkargoak antolaturik.ErakusketaSarako ihauterien kari, herriko..." /> Herria | Herriz Herri | Sara

Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Otsailaren 20a

Dantzaldia - Erakusketa - Sorospenen formakuntza - Bazkaria - Pilota - Errugbia

Gazteak txapeldun
Gazteak%20txapeldun

Dantzaldia

Otsailaren 27an (16:00), Lur Berri gelan Dantzalai konpainiaren"Xana eta sudur gorri magikoa" ikusgarria izanen da, 4 urtetatik goiti. Erreserbatzea baitezpadakoa Internetez: https://labour.eus/xana. Sarako herriak eta Euskal Elkargoak antolaturik.

Erakusketa

Sarako ihauterien kari, herriko ikastetxeek (eskola publikoa, pribatua, Olhain Ikastola) prestatutako erakusketa izanen da Sarako lezeetako harrera gelan, otsailaren 22tik martxoaren 10era. Erakusketa urririk ikusten ahalko da, egun guziz (13:00-17:00).

Sorospenen formakuntza

Sarako Herriko Etxeak lehen sorospenen (1. maila) formakuntza proposatzen du 16 urtetik goiti duten herritarrentzat, martxoaren 22an larunbatarekin: 10 presuna gehienik. Izena emanen duten lehen hamarrak hartuak izanen dira. Izen emateak: ccas.saran@gmail.com ahalaz edo Herriko Etxean 05-59-54-20-28. Lekua: Herriko Etxean (8:30-12:30/13:30-16:30). Formakuntzaren prezioa: 55 euro. Bakoitzaren gain gelditzen den prezioa: 20 euro presunaka, gaineratekoa Sarako zentro sozialak bere gain hartzen baitu.

Bazkaria

Lur Berri gelan martxoaren 15ean larunbatez iraganen da "Tripotx" bazkaria Sarako erretretatu guzientzat (12:30), kontseiluak ofreiturik. Nahi duenak egun hortan goizeko 11:00tan bisitatzen ahalko du Ezkila dorrea, hortako izena ematean abisatu Herriko Etxea. Bi gauza horientzat behar dira izenak eman Herriko Etxean martxoaren 7a aitzin. Bertzalde, etortzeko manerarik ez duenak norbait etorriko da bila, izena ematean abisatu. Etorri guziak egun goxo baten pasatzea denak elgarrekin!

Pilota

Trinketean buruz buruka lehen mailan: Lecuona Aritz galtzaile 34-40 Abarratiaren kontra. 2. mailan: Iribarren Unai irabazle 40-39 Noizbait-en kontra. Etxeberri Pacheco Manex irabazle 40-31 Errentiaren kontra. 3. mailan: Zozaya Eñaut irabazle 40-16 Itsasuarren kontra. Elizalde Lauran galtzaile 19-40 Senpereren kontra. Gazteak: Alduntzin Kaiet galtzaile 00-30 Inthalatz-en kontra. Martin Imaz Eneko irabazle 30-24 Atzarriren kontra. Aguirre Arkaitz irabazle 30-15 Urruñarrak-en kontra. Herredia Unai galtzaile 15-30 Atzarriren kontra. Semerena Eneko irabazle 30-06 Urruñarren kontra. Union Basque batasunean, gazteak: Alduntzin Kaiet À¢'€'" Berasategui Unaik finala irabazi dute 40-17 Senpereren kontra. Gaztetxoak: Zabaleta Huerta Auritz À¢'€'" Saint Martin Andoni galtzaile 00-40 Mauleren kontra. Larrañaga Ekhi À¢'€'" Berasateguy Eñaut irabazle 40-23 Mauleren kontra. Kimuak: Berasategui Andde À¢'€'" Lafitte Julen irabazle 40-14 azkaindarren kontra. Lopes Kepa À¢'€'" Jauregui Peio irabazle 40-21 Senpereren kontra. Odeau Martinez À¢'€'" Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-34 Senpereren kontra. Babace Leizagoien Oihan À¢'€'" Zabaleta Orhi irabazle 40-20 Zaharrer Segiren kontra. Andueza Agirre Peio À¢'€'" Bareyre Battit galtzaile 20-40 Amikuzeren kontra. Umetxoak: Lafitte Mattin À¢'€'" Lefranc Koskarat Gilen galtzaile 15-40 urruñarren kontra.

Errugbia

Mutikoak: ez da jokorik izan, St Pierre du Mont taldeak ezeztatu du. Neskek aldiz irabazi dute 42-12 Eibarren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016