Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Eskubaloia

Gizonetan, nazional 2 mailan, lehen taldeak galdu du puntu batez ASPOM Bègles-en kontra, 23-24.

Pre-nazional mailan, bigarren taldeak irabazi dio Eysines-eri, 26-24.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoek galdu dute Poitiers-en, 25-32.

Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarrik irabazi dio Urruñari, 27-20.

Bigarren taldeak irabazi du Bosdarros-en, 36-24.

Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mios-en, 31-28.

Heldu den larunbateko partidak

Nazional 2 mailan, Irisartarrak joanen dira Charentes-era (19:00).

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikoak joanen dira Le Palais sur Vienne-ra (17:00).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016