Herriz Herri - Iholdi (NB) | 2025eko Otsailaren 20a
Gogotik adin ederrekoen elkartea xutik
Joan den ibiakoitzean, Hoxari barnean iragan da Gogotik adin ederrekoen elkartearen biltzar nagusia. Giro umoretsuan errezibitu ditu Maryvonne lehendakariak 80 bat partaileak, eskertuz guziak bai eta ere bulegoan harekin lanean ari direnak, beste laguntzaileak, Iholdiko, Landibarreko eta Armendaritzeko auzapezak ekartzen duten diru laguntzarengatik, oroituz urtean zehar joan diren kideak eta agurtuz aurten sartu berri direnak, Armendaritzetik hiru, Iholditik lau eta Landibarretik hiru, elkartea xutik egoiteko gisan.
Diruzainak ala sekretarioak, bazeukan bakotxaren eginetaz zerbait erraiteko, Michèle sekretarioak aipatuz urteko elgarretaratzeak hamabostetik, bazkariak hiru hilabetetarik, astelehen goiz guziz segi-mugi orena junteen zalutzeko, bada eskaintza gehiago ere. Ez uzkur egon galdetzeko. 80 urtez goitikoek badute elkartearen eskutik urtean goxagailu paketa.
Ambrox diruzainak erakutsi ditu konduak osagarri onean, hala atxikitzeko ere ari gira gogoetan aurten beharbada bi euroz goititzea zuzenbide saria.
Oro hain klarki erranik, jina zen tenorea jantokiari buruz joaiteko, zintzur bustitze baten ondotik, orok preziatu baitu Sophiek ahotik ezin utzizko bazkaria, umore onean iragan dena erranez "bertze urtean ere prest gira jiteko gogotik".











