Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Otsailaren 20a

Mus lehiaketaren berri - Mia eta Mintza tailerrak Artetxean

Goitik behera, A mailatik C mailarako txapeldunak
Goitik%20behera_%20A%20mailatik%20C%20mailarako%20txapeldunak

Mus lehiaketaren berri

Aiherra-Izturitzeko "Biga bat" eskola publikoarena otsailaren 9an iragan zen. 78 muslari parek parte hartu zuten. Huna emaitzak:

- Mendiondo Roger À¢'€'" Ospital Pette aihertarrak xapeldun, Donibane Garaziko Etchepare Nano À¢'€'" Teillery J.Yves-eri gaina harturik.

B. mailan: Irisarriko Larramendy Eveline eta Beñat senar-emazteak irabazle izan dira, Lucu Henri jutsiarrari eta Stéphane Deporcq donapaleutarrari nagusiturik.

- C. mailan: Laborde Anne-Marie eta Christian Salbatarrekoek irabazi diete Lafitte Maite eta Jean andere-jauneri.

Irabazle izan edo ez, muslariek arratsalde goxo bat iragan zuten, joko artetik janari eta edariak gozatuz. Antolatzaileak ere kontent ziren arrakasta pollita ukanik.

Mia eta Mintza tailerrak Artetxean

Euskararen ezagutza barnatzeko eta mintzatzen trebatzeko eskaintzen diren lantegiek segitzen dute. Otsailekoa 22an izanen da,beraz larunbat goiz huntan (9:00-11:30): "zehar galdera eta zehar agintera nozioen ahozko lanketa" gaiarekin.

Xehetasunentzat eta izena emaiteko deitu Gexane Oyharcabal: 06-45-53-79-41 edo solasokoan@gmail.com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3774. zbk

Gure Hitza | 2025/02/20

Ausartziaz jokatu!

Menane Oxandabaratz

Urtero, mundu osoan milioika pertsonek beren bizitokiak utzi behar dituzte, anitzetan pobrezia eta gabezia egoeran direla. Etxerik, jatekorik eta edatekorik gabe, osasunerako, hezkuntzarako eta segurtasunerako zenbaitzuk sarbiderik ez dute. Gehienetan tratu txarrak eta laidoak jasaiten dituzte. Ibiltzeko libertatea murriztua zaie. Gerlen eta hondamendi naturalen gorakaden ondorioz, milioika pertsonek beren lurraldea utzi behar dute, beren geroa zein den jakingabean.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dio: "Giza Eskubideak pertsona guzien eskubide ukaezin gisa definitzen dira, edozein dela haien nazionalitatea, bizilekua, sexua, jatorria, kolorea, erlijioa, hizkuntza".

Frantses legebiltzarrean "Immigrazioa kontrolatzeko eta integrazioa hobetzeko" deitu lege-proiektua eztabaidan da. Jadanik dekretu batzuk adostuak izan dira. Horietan halako bat egin dautana da, 2025eko uztailetik...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016